Teknologia albisteak
1

Errauste plantaren aurkako ekintza ikusgarri batekin amaitu dira Usurbilgo Santixabelak

Erabiltzailearen aurpegia
Usurbil Erraustegiaren Kontra
2010-07-05 : 20:07

Bart gauen, maskota eskegi eta errauste plantaren aurkako ekintza ikusgarri batekin amaitu dira Usurbilgo Santixabelak.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Santixabeletan ere erraustegirik ez! | Erabiltzailea: erraustegirikezinon

Aurtengo maskota gorri kolorez margotutako deabru itxurako erraustegia izan da. Azpian "errausketarik ez" leloa, eta atzean erraustegiaren beharrik ez dela argi uzten duen panel informatiboa izan du aurtengo maskotak. Usurbilen atez ateko bilketarekin gaikako bilketa %82,33ra ailegatu dela dioen grafikoa hain zuzen.

Aurreko urteetan ez bezala, aurtengoan maskota ez dute erre, erraustegia ez dute erraustu, baina herritarek jaurtikitako urez betetako 1.000 globoren erasoa jasan behar izan zuen erretiratu aurretik.