Iparraldearen geroa iraunkorra ote?
Bertan, tokiko soziologo, politologo eta kazetariek Ipar Euskal Herriko argazki sozio-demografikoa aztertuko dute. 1999az geroztik Iparraldeko zentsua berritu gabe zegoen. 2006rako eguneratutako datuekin, GAINDEGIAk, Iparraldeari buruzko azterketa sozio-demografikoa egin du. Ipar Euskal Herriko argazki sozio-demografikoa txostenean, egindako lanaren hautapen sintetiko bat eskaini nahi izanda, bere zehaztasunean, Iparraldeaz egungo egoeraren isla zabaltzeko. Biztanleria, familia, formazioa, biztanleria jarduna, enplegua, enpresak, etxebizitzak... gai nagusienak jorratuak dira.
Zer dira aldaketa sakonak? Zein dira proiekzioak? Zein dira Ipar Euskal Herriko desafio handiak?
EKITALDIA
- Ekitaldi mota: hitzaldia
- Gaia: Iparraldeko egoera sozio-demografikoaren azterketa eta analisiak
- Parte hartzaileak:
- Lontzi AMADO BORTHAYRE, politologoa.
- Eguzki URTEAGA, soziologoa.
- Eneko BIDEGAIN, kazetaria.
- Data: UZTAILAK 8, OSTEGUNA
- Lekua: Baiona, UEUko ikastaroen barruan, Udako Ikastaroen egoitzan, IUTen egoitzan (Gaztelu Berria, Baiona)
- Ordua: arratsaldeko 17:00.
- Hizkuntza: euskara
- Izen ematea: jardunaldia@gaindegia.org
Saioa irekia da interesa duen ororentzat.
Erantzunak kargatzen...