Euskotrenen unitate berriei izena jartzeko lehiaketa
2010-07-06 09:07
Euskotrenek bagoi berriak izango ditu, iragarri dutenez, 2011ko otsailetik aurrera. Bideoan ikusten denez, batuta doazen lau bagoiko trenak izango dira. Tren unitate berri hauei izen berezia jartzeko asmoa dute, eta horretarako lehiaketa antolatu du Euskotrenek.
Unitate berriak aurkezteko webgune propio bat du Euskotrenek: euskotrenenitxuraberria.es
Bertan esaten dutenez, ondorengo ezaugarriak izango dituzte tren berriek:
- 4 bagoi
- Gehienezko abiadura: 100 km/h
- 214 plaza eserita
- 10 unitate wc egokituarekin
Tren berri hauei izena jartzeko lehiaketan parte hartzeko, formulario bat bete besterik ez da egin behar. Izena euskaraz zein gaztelaniaz izan daiteke, eta irabazleak Parisera bidaia bat eskuratuko du, lau lagunentzako.
Lehiaketaren oinarriak pdf-an dokumentu batean jarri dituzte deskargatzeko.
Erantzunak kargatzen...