Jesukristoren aurpegia Google Maps irudietan
2010-07-07 11:07
The Sun eta Telegraph bezalako egunkariek zekarten astelehenean berria: Jesukristoren aurpegia azaldu dela Google Mapsen. Beste blog batzuetan apiriletik dago hor. Hona, aipatzen pareidolia kasua zuzenean mapatik ekarrita:
Horri esaten zaio pareidolia eta azaldu izan da aurretik Sustatun, baita euskal pareidolia katolikoa ere
Sarrerako irudia Hungariako zelai batekoa da. Idahon beste irudi hau dago, Jesus loves you (Jesusek maite zaitu):
Duela 5 urte, uztailaren 5ean atzo bezala, antzeko albiste bat aurkitu dugu. Data koinzidentzia hutsa ote? Duela 5 urteko notizian aipatutako irudi hori hemen:
Erantzunak kargatzen...