Gero eta gehiago dira zerbitzua euskaraz ere eman nahi duten ostalariak. Helburu hori lortzen laguntzeko, on line ikastaro bat sortu berria da, oinarrizko esamolde eta terminologia euskaraz nolakoak diren ikasteko.
Urtebetetze eguna zoriontzeko Zorionak zuri edo Kaxianoren Zorionak erabili izan ditugu. Bada, Nahiadance proiektuaren eskutik proposamen ausartago bat ere badugu duela gutxitik.
Atzo arratsaldez jakinarazitako Kataluniako Estatutuaren inkonstituzionaltasun epaiak hautsak harrotu ditu Katalunian. Ebazpena (PDF) oso laburra da, baina puntu batzuk ezabatzen ditu Estatutu proiektutik, eta beste mordo bat baldintzatzen ditu, konstituzionaltzat joz, baldin eta aurrerago jakinaraziko diren murriztapenekin ulertzen diren. Vilawebek analisi sakona eta izenburu esanguratsua dauka: Estatutuaren kontrako ebazpenak aro politiko berria ireki du Katalunian.
Zenbait sindikatu eta alderdik Hego Euskal Herrirako gaurko deitu duten greba orokorraren jarraipen berezia egiten hasi dira zenbait GO-erreportari greba.euskalherrian.info webgunetik. Zuzeneko emanaldia, hemen, 20:00etatik aurrera.
Gaindegiak uztailaren 1ean, goizeko 11:00etan hasita, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, mahai ingurua antolatu du "Krisia eta aterabideak Euskal Herritik" gaitzat hartuz. Gaindegia Txostena 2009 argitalpenarekin sortutako ekimena da honakoa. Anton Borja (EHUko irakaslea), Nekane Jurado (Ekonomia Zientzietan Lizentziaduna) eta Baleren Bakaikoak (GEZKIko Zuzendaria) Carlos Etxeberri (Noticias de Gipuzkoa) kazetariaren gidaritzapean beraien ikuspuntua emango dute gaiaren inguruan. Saioa irekia da interesa duen ororentzat.
Lain taldearen arrakastaz aritu ginen duela gutxi Sustatun, nola Youtubeko bideo bati esker eman ziren ezagutzera. Gasteiztar baten kasua, Leroy izeneko mutil gazte batena, komunikabideetan agertu da azken asteotan. 18 urterekin Youtubeko izar bilakatu da eta Miamira doa datorren astean, Beyonceren produktorearekin disko bat grabatzera. Beyonceren Hallo abestia da, hain zuzen, bere bideoan artean ikusiena.
Lehenago ere hitz egin da Sustatun euskaraz irainak egiteko moduetaz. Duela holabete batzuk Zuzeuk atera zuen Fuck you esateko 100 modu beste hizkuntza batzuetan, baina euskaraz esateko hamaika modu ere badaude, joan zaitez popatik hartzera ezagunaz gain. Zerrenda bat egin dugu antzeko mezua euskaraz esateko 11 modurekin.
Kulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan euskararen ahozko gaiez eginiko gogoetak bildu eta esperientziak jasotzeko eta etorkizunera begirako gakoak zeintzuk izan daitezkeen ikusteko asmoz antolatu dira.
1521ean bi armadak aurre eman zioten elkarri Noainen: atzerriko okupazioaren kontra altxatu ziren nafarrena zen bat; bestea, berriz, matxinada zapuztu eta Nafarroaren independentziari azken hatsa emateko asmoz etorriak ziren gaztelarrena.
HTML5 ak dakartzan berrikuntzen berri jakin nahi izan dugu. Zenbait eskuliburu eta aurkezpen ikusi ondoren, datorkigun aldaketa nabarmena izango delakoan gaude. Erabiltzaile, programatzaile eta bilatzaileentzat HTML5ak ekarriko dituen berrikuntzei buruzko aurreikuspen bat egin dugu.
Hamaika adjektibo jarri daitzeke euskla talde honen musikari: gordina, umoretsua, dibertigarria, adarjotzailea, gehiegizkoa, iraingarria. Kuriosoa da, baina kasu honetan denak ondo jarrita egongo lirateke...
Elhuyar Fundazioaren Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategiak antolatuta, "Zientzia eta Teknologia Telebistan" mintegia egingo da Donostiako Gipuzkoako Bazkundean, ekainaren 28an (astelehena).Telebistak zientzia eta teknologiari ematen dion tratamenduaz eta adibide eta proiektu konkretu batzuen inguruan hausnartu eta hitz egingo dugu jardunaldian.
Ziurtagiriaren Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak Lazarraga Sarien lehen edizioa aurkeztu dute. Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitateak edota pertsonak saritzea da xedea. Sari-banaketa ekitaldia irailaren 24an egingo da.
Badira artistak, musikariak, edozein tresnarekin doinu ederrak sortzeko gai direnak. Horietako bat Manu Delago da, Hang delako musika tresna jotzailea. Baina ez da gutxiagorako Vuvuzela Matt goitizenaren atzean ezkutatzen denaren artea. Honatx:
Greba Orokorra Euskal Herrian. Eta informazio mordo bat sarean. Orain Android sistema eragilea duten telefono mugikorretan, modu automatikoan jaso ahal izango da grebari buruzko informazio guztia.
Ematen du musikari batzuk beti kantu bera jotzen dutela, alegia, pieza desberdina izan arren, doinu eta hitz berberak erabiltzen dituztela behin eta berriro. Esate baterako, iruditzen zait hainbeste jarraitzaile dituen Doctor Deseo taldea beti dabilela bueltaka "espejo", "noche" edo "pasión" (ispilua, gaua, pasioa) moduko hitzekin.
Argazkiak.org | Doctor Deseo hitz-lainoa © cc-by-sa: goioarana
Sustatuk orain arte pertsonalitate bikoitza izan du Facebook-en. Zaletuen orri bat geneukan, baina profil pertsonala ere sortua geneukan, Sustatu Adiskidea. Bigarren profil horrek lagun edo jarraitzaile gehiago egin ditu, eta izatez, zaletuekin kontaktuan egoteko erraztasun batzuk eskaintzen dizkio webgune, talde edo erakunde bati. Euskal Herrian (eta kanpoan ere bai noski), talde edo erakunde asko dira profil pertsonala dutenak. Hala ere, profil pertsonal hori ezabatzea erabaki dugu: Sustatu Adiskideak bere buruaz beste egingo du uztailaren 1ean. Hiletarekin batera, migrazio eguna antolatu dugu, adiskide izan zaretenoi, gonbidatzen zaituztegu Sustatu.com orriaren jarraitzaile izatera.
Ikerketaren emaitza hobeto zehaztuta:
Laburtuz, ez dugu aurkitu haurtzaroko minbizia eta haurdunaldian telefono mugikorren antenen esposizioaren arteko asoziaziorik.
Horixe publikatu du gaur British Medical Journal aldizkariak.
Pello Urzelai Berria kazetariak Amesgaiztoa liburua aurkeztu zuen atzo, Martin Ugalde Foroan. Egunkaria auziko epaiketaren kronika da. Paperean idatzi zituenak baino osatuago, Madrildik idatzitako kronika haietan gauza asko kontatu gabe geratu zitzaizkiela onartu baitzuen atzo Urzelaik. Pasadizo bat edo beste kontatu zuen atzo Urzelaik, eta orain arte ikusi gabeko epaiketako bi bideo ere erakutsi zituen, kontakizuna ilustratzeko.
Gaur, San Juan bezperarekin, udako jaien egutegiari hasiera ematen zaio, nolabait. Gaurtik hasi eta Urriaren 1ean Arrasaten Maritxu Kajoi ospatu arte, parrandarako aukera luzea dago Euskal Herri osoan zehar. Egutegia ekarri dugu hona, Kaxkajo Eibarko koadrilen maskotaren Facebook profiletik ekarrita.