Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lortuko ditu Maria Luisa Galardik Patxi Lopezek baino zale gehiago?

Sustatu
2010-07-02 13:07

Tuentin orrialde bat aurkitu dugu Maria Luisa Goenkaleko pertsonaiaren zaleena (Kontxu Odriozolak jokatutako pertsonaia ezaguna). Facebooken ere badaude Maria Luisaren omenezko bi orrialde: Maria Luisa eta Goenkaleko Maria Luisa 174 eta 163 zalerekin hurrenez hurren. Tuentiko honek, berriz, 3721 ditu une honetan, baina 7.135 izateko helburua dute, Patxi Lopezek Facebooken bezain beste zale izateko.

Espainolez jarri diote izena orrialdeari: ¿Puede Maria Luisa Galardi tener más fans que Patxi López? (Izan ditzake Maria Luisa Galardik Patxi Lopezek baino zale gehiago?). Baina azalpena bai, euskaraz eman dute:

7.134 lagun dira Euskadiko presidente kokolo honen lagunak Facebook-en. Iniziatiba honen bidez muga berdin horretara irtsi nahi dugu, Euskal Herriak entzun dezan zein den Arraldezale ororen ahotsa eta marialuisazale abertzale guztion ohiua!

EZ ETSI gonbidapenak bidaltzen, Lopezale konstituzionalista antiarraldezale horiek asko dira eta EZIN GAITUZTE GAINDITU!!

Gora Maria Luisa, gora Arralde eta gora Euskal Herria!!

Tuenti erabiltzailea behar da orrialde hau ikusi ahal izateko. Ez daukazuenontzat, pantaila irudi hau atera dugu:


Argazkiak.org | Maria Luisa vs. Patxi Lopez © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu