Teknologia albisteak

Gipuzkoako Aldundiak herritarren partaidetzarako bulegoa abiarazi du

Erabiltzailearen aurpegia
Gipuzkoako Foru Aldundia
2010-07-07 : 10:07

Gipuzkoako Batzar Nagusiek herritarren partaidetzarako Foru Arauak onartu ondoren, Aldundiak beste urrats bat eman du, eta herritarren partaidetzarako bulegoa abiarazi du. Parte hartze prozesuak sustatu eta koordinatzeko eta prozesu horietan herritarren parte hartze aktiboa errazteko helburuarekin.

Herritarren Partaidetzarako bulegoa arauak berak ezartzen dituen organoak eratzeaz arduratuko da: Lurraldeko Gizarte Kontseilua eta Herritarren Partaidetzarako Foru Batzordea.

Lurraldeko Gizarte Kontseilua herritarren partaidetzarako kontsultarako organoa da, oro har, eta bereziki herritarren partaidetzarako Foru Arauan aurreikusitako tresnak garatzeko eta ezartzeko organoa da. Lurraldeko Gizarte Kontseiluak informatuko du Foru Aldundiak herritarren partaidetzaren arloan garatu beharreko jarduerez eta, zehazki, Partaidetza Programarako proposamenez. Lurraldeko Gizarte Kontseilua ospe aitortuko pertsonak osatuko dute, Foru Aldundiko jarduerako alderdietan izan duten ibilbidea dela-eta, eta emakumeen eta gizonen irudikapen orekatua betiere bermatuko da.

Herritarren partaidetzarako Foru Batzordea Foru Aldundiaren barnean sortuko da. Herritarren partaidetzaren arloan Batzordeak izango dituen jarduerak koordinatzea du xede eta, zehatzago, foru arau honetan erregulatzen diren partaidetza prozesuak garatzeko jarduerak koordinatzea izango du xede, arlo honetan foru departamentuen jardueraren koherentzia eta osagarritasuna lortzearekin batera. Herritarren partaidetzarekin lotutako jardueren koordinaziorako alorreko ordezkariek osatuko dute Herritarren Partaidetzarako Foru Batzordea eta honako eginkizunak izango ditu:

  • Foru Aldundiak onartuko duen partaidetza programaren proposamena egitea.
  • Ekimenak bultzatzea eta foru departamentuen elkarrekiko jardueren koherentzia, osagarritasuna eta koordinazioa ziurtatzea, Herritarren Partaidetzarako Foru Arau honetan ezarritako ondorioetarako.
  • Herritarren partaidetzaren emaitzak sustatzeko eta horiek zabaltzeko kanpainak bultzatzea, eta partaidetzazko esperientzietako eztabaidei eta emaitzei zabalkundea ematea.
  • Toki erakundeekin elkarlanean aritzea partaidetza ekimenak bultzatzeko unean, eta hala egokituz gero elkarrekiko ekimenak abiatzea eta partaidetza esperientziak sustatzera zuzendutako ekimenak bultzatzea.
  • Administrazioaren eta herritarren prestakuntza sustatzea herritarren partaidetzarako esperientzien eta metodoen inguruan, eta hala egokituz gero adituekiko jardunaldi eta eztabaidetarako deialdiak egitea, herritarren partaidetzarako eskubidearen subjektuek prestakuntza hobea izan dezaten.
  • Lurralde Alorraren zehaztasunaren atxikipen politikoaren inguruan edo Lurralde Historikoan bizi diren pertsonek hasitako partaidetza deliberazio prozesuetan Foru Aldundiak hartu behar duen erabakiaren inguruan sortu diren desadostasunei irtenbidea aurkitzea.
  • Genero berdintasunaren gaiaren eranspena eta gizonen eta emakumeen partaidetza zuzena sustatzea parte hartze prozesuetan, horretarako balio duten beharrezko neurriak bultzatuz, bai eta administrazioaren eta herritarren prestakuntza eta sentsibilizazioa bultzatzea ere, generoari eta herritarren partaidetzari dagokienez.

Imanol Lasa zuzendari

Imanol Lasa, Herritarren Partaidetzako Foru Araua egiteko prozesuaren orain arteko arduraduna, izango da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Partaidetzarako Bulegoko zuzendari berria. Lasak bateragarri egingo ditu Diputatu Nagusiaren Kabinetean dituen lanak eta ardura berri hau.

Gipuzkoa Eraikitzen

Herritarren partaidetzarako bulegoak abiarazten duen lehenengo ekintza Gipuzkoa Eraikitzen da, Aldundiaren kudeaketa herritarrekin aztertzeko partaidetza ekimena. Diputatuak eta foru zuzendariak lurraldeko udaletan antolatutako taldeekin bilduko dira, herritarrei Kudeaketa Planaren betetze mailaren berri emateko, eta era berean, herritarren ekarpenak jasotzeko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago