Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hitlerren memearen lehen ale euskalduna, Ondarroatik

Sustatu
2010-07-08 10:07

Dialektoz daude azpitituluak, eta Ondarroako bertako erreferentzia mordo batekin beteak. Zera da kontua: Hitler haserretu da Zapato Azularen ondorengo eguneko goizaldea, Domeka Baltza, ezin izango duelako igaro bere gustoko antroan, 34 delakoan, duela hiru urte itxi baitzuten eta bera bunkerrean egon da hiru urte horietan inork hori kontatu barik.

Beste erreferentzia batzuk dira:

  • Zapato Azula: ekaineko azken larunbatean Ondarroan ospatzen den jaia. Urdinez janzteko eguna da, maonezko prakekin eta.
  • Doneka Baltza, Zapato azularen biharamuna.
  • Garoa, Xirula... Ondarroako taberna batzuk.
  • Libe, Xirulako tabernaria.
  • Dinamartxa: Dina Bilbao kirolariaren omenezko bizikleta-martxa bat, Tolosatik Ondarroara egiten dute. Dinamartxa alternatiburik ez dago Ondarroan, nonbait tabernaz taberna joateari esaten diote hori bideoan.

Beste erreferentzia batzuk droga (pitxumak), masturbazioarekin edo rap munduarekin (flow jarrera) lotzekoak dira.

Der Untergang pelikulako pasarte orijinala, benetako azpititulu euskaratuekin, ikus dezakezue DotSub webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu