Teknologia albisteak

Iruñeko peñek pankarta beltzak egin dituzte Sanferminetarako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-07-04 : 13:07

Iazko sanferminetan bi peña salatu zituen Iruñeko Udaltzaingoak, pankartetan bi presori ongietorria egin zutela-eta "terrorismoaren goratzea" egotzita. Peña hauetako bi kide auzipetu zituzten (absolitu egin dituzte) eta dirulaguntza kendu zien Udalak. Horren aurrean peñek pankarta beltzak egin dituzte aurten adierazpen askatasunaren eta jai herrikoi eta partehartzaileen aldeko leloekin. Hona ekarri ditugu.

Scribd.com-era igo dugun power point honetan diotenez komisioan dauden 16 peñek hartu dute pankarta beltzak egiteko erabakia.

Iazko jaietan Gasteizko blusek ere arazoak izan zituzten pankartekin. Horietako batzuk kendu zizkien Ertzaintzak, eta horren aurrean kalejira isila egin zuten jaietan.

Erantzun

Sartu