Teknologia albisteak

Ghanak 120. minutuan penaltia huts egin ondoren, penalti txandan galdu zuen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-07-03 : 11:07

Partidu batzuk falta dira oraindik mundialean, baina nekez biziko dugu atzoko Ghana-Uruguai neurketaren amaiera baino une dramatikoagorik.

Luzapeneko azken jokaldia, bi eskuekin gol marran penalti egin zuen Uruguaiko Luis Suarezek. Txartel gorria eta kalera, eta penaltia adierazi zuen epaileak. Asamoah Gyan-ek jaurti zuen, eta langaren kontra. Penalti jaurtiketak besterik ez ziren geratzen eta Uruguai gailendi zen,

Gyanek esan du ondoren bere iritziz gola orduan eman beharra egon zela, Suarezen geldialdia baloia marra gaindituta izan zelako. Marran bertan edo hortxe-hortxe izan zen. Ez ote da modurik hori gol izendatzeko?

Penalti txandan Ghanakoak ez zeuden hain zentratuak. Asamoah Gyan izan zen 5eko txandan jaurtitzen lehena, eta sartu zuen; baina gero bere bi taldekidek, Mensah Adiyiah-ek, jaurtiketa ahulak egin zituzten eta atezain uruguaiarrak gelditu zituen. Uruguaik behar zuen azken penaltia Sebastian Abreuk sartu zuen, parabola geldo bat erdi-erditik botatzeko arriskua hartuta.

Penalti txanda osoaren 5 minutuko bideo bat hemen, ez oso kalitate onean.

Erantzun

Sartu