Independentziarako gogo "txikia" dutenek ez dute independentziarako gogorik?

Euskobarometro ikerketaren azklen emaitzetan, ondorio hau atera dute ikerlariek: Independentzia gogoa gutxiengo batena izaten jarraitzen du. Hori azaleratzeko, "independentzia gogo handia" dutenak %30 direla azpimarratzen dute ikerlariak. Eta aldiz, gehiengoak, %55ek, gogo gutxi (%22) edo batere ez daukate (%33). Grafikoan ere ikusten da hori, gorri-laranjak gehiago dira gogo handia dutenak baino... Galdera etorri zaigu burura, ordea, independentzia gogo txikia dutenak ez dute independentzia gogorik? Batera zenbatuz gero independentzia gogo "handia" eta "txikia" dutenak (laranjak eta berdeak(, gogorik ez dutenak baino dexente gehiago dira.
EHUko ikerlari talde batek tarteka egiten duen Euskobarometro azterketaren azken emaitzak aurkeztu dituzte gaur goizean, dokumentu batean (gaztelania hutsezkoa, ohi bezala). 2010eko maiatzean egindako inkesta da.

Argazkiak.org | euskobarometro 2010 maiatza © cc-by-sa: sustatu
Politika eta ekonomiari buruzko galdera eta analisi sorta bat, ohi bezala. Independentzia gogoaz ere badaude grafikoak eta analisiak.
Informazio gehiago, www.ehu.es/euskobarometro
Erantzunak kargatzen...