Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Euskararen transmisioari buruzko mintegia

Sustatu
2019-03-04 : 14:40

Eibarko Eta Kitto euskara elkarteak antolatuta, Euskararen Transmisioaren gaineko 9. mintegia ospatuko da Eibarren, martxoaren 12an goizez, Portalea Kultur Etxean. Mintegia euskara elkarteetako kide, udaletako euskara teknikari, aisialdi taldeetako ordezkari, irakasle etabarri zuzenduta dago eta 100 bat lagun batzen dira.

Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka osoa sarean (1990-2003)

2019-03-01
2019-03-01 : 17:05

Sarean jarri duten Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka osoa, zenbaki guztiak, 1990eko abenduaren 6tik 2003ko otsailaren 20ra. 200.000 orrialde, 3.789 zenbaki dira digitalizatutakoak, hitzez hitz bilatzeko modukoa, bilatzaile txukun bat baitaka. Berria egunkariren webgunean kokatu da hemeroteka eta gaur ofizialki aurkeztu da Gipuzkoako Foru Aldundian. 19.00etan ekitaldi publiko batean ere aurkeztuko da Donostia Koldo Mitxelena Kulturunean.

Gureak eta Elkar, Usurbilgo proiektu sozioekonomiko berri baten bultzatzaile

2019-03-01
2019-03-01 : 10:36

2022. urterako inklusibotasuna, euskara eta euskal kultura barnebilduko dituen gune sozioekonomiko berria izango du Usurbilek, Michelinen ondoan. Gureak eta Elkar bertara Zapategi izeneko eremu horretara datoz. Hutsik dagoen Usurbilgo Michelingo lurzoruan kokatuko dituzte Gureak-ek eta Elkar Fundazioak euren jarduera nagusiak epe motzean. Administrazioaren aldetik, Gipuzkoako Diputazioaren eta Usurbilgo Udalaren babesa du proiektuak.

Loraldia Festibalaren 5. edizioa: Bilbo kultur sormenaren plaza webgune berrituarekin

Sustatu
2019-02-27 : 17:23

Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Sentikariz blai! izango da. 22 egunetan, diziplina artistiko guztiak, bost produkzio berri eta erabateko estreinaldiak eskainiko ditu. Bilboko 12 gune euskal kulturaren plaza bilakatuko dira. Festibalaren antolatzaileen helburuen artean: euskal sortzaile eta sorkuntza nabarmentzea; publiko berrietara heltzea; eta memorian sakontzea, iturri zaharren erreferenteetatik abiatu, proposamen berritzaileak plazaratzeko. Nobedadeen artean, webgune berritua du jaialdiak, CodeSyntax-ek garatua eta diseinatua (PC zein mugikorretarako).

Autoak nagusi diren ingurune urbano estu batean ere merezi du bizikletak (elektrikoak, bereziki)

Sustatu
2019-02-24 : 10:29

Blogari baten ekarpenetik, hausnarketa interesgarri bat: autoak nagusi diren ingurune urbano estu batean ere merezi du bizikletaz ibiltzea. Eta bereziki, bizikleta elektrikoa bentaja handia da. Kontuan hartu kotxearen ordez bizikletan egiten dugun kilometro bakoitzeko gizarteari Euro bat aurrezten diogula. Kalkulua hau eginda dago azpiegiturak, zerbitzuak, osasunari kalteak eta abar kontutan hartuta.

Lau Haizeetara, Bizkaiko funts zaharren bilatzailea

Sustatu
2019-02-23 : 10:09

Martxan dago jada Bizkaiko Foru Aldundiaren Lau Haizeetara plataforma digitala. Bere fondoetan gordetako ale zahar eta kutunenak aurkitu eta bistarazteko liburutegi digitala da. 15. eta 18. mendeen artean argitaratutako hainbat lan daude, baita eskuizkribuak eta lan grafikoak ere,.

FLV aldizkariaren 50. urteurreneko nazioarteko hizkuntzalaritza biltzarra

Sustatu
2019-02-23 : 09:47

2019an 50 urte beteko dira Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoaren lehenengo zenbakia argitaratu zenetik (1969-2019). 50. urteurren hau ospatzeko, 2019ko martxoaren 6an eta 7an nazioarteko biltzarra ospatuko da Iruñean, bi helburu nagusirekin: alde batetik, euskararen inguruko hainbat ikerketa-alorretan erdietsi diren azken emaitzen berri izatea eta, bestetik, euskararen ikerketari aplikagarriak zaizkion metodo eta lanabes berriak ezagutzea.

Teknopolis zientzia dibulgazioko saioak 20 urte bete ditu ETBn

Sustatu
2019-02-21 : 15:57

Duela 20 urte eman zuen Teknopolis saioak bere lehen emanaldia, ETBn. Geroztik, astero izan da Elhuyarrek ekoitzitako saio hau ETBko lehen bi kateetan, helburu jakin batekin: zientzia- eta teknologia-gaiak gerturatzea ikus-entzuleei, modu entretenigarrian, bertako zentroei eta ikertzaileei emanez lehentasuna. Ospakizuna laburtzen duen saioa martxoaren 2an emango da ETB1en, 13.30ean, eta hurrengo egunean ETB2n, ordu berean.

Bilatzaile berria du Bertsolaritzaren Datu Baseak

Sustatu
2019-02-19 : 09:10

Agenda, argitalpenak, biografiak, bertsoaldiak,… askotariko datuak eta dokumentuak aurkitzeko aukera ematen du Bertsolaritzaren Datu Baseak. Horietan hobeto moldatzeko egokitzapen lanak bideratu ditu Xenpelar Dokumentazio Zentroak.

 

Hamar urrats blog bat sortzeko

Sustatu
2019-02-21 : 10:16

Blogetik blogera badago aldea; izan ere, zenbait blog erakargarriagoak, interesgarriagoak edo ulerterrazagoak zaizkigu. Eta, ondorioz, horietan sartzen gara gehien, beste batzuk alboratuz. Blogaria bazara edo blog bat zabaltzekotan ari bazara hona hemen 10 gomendio baliagarri:

'Euskara, Bestela Ez Gara', 2019ko hitzaldi zikloa Zumaian

Sustatu
2019-02-19 : 10:58

Urtero bezala, euskararen inguruko hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Udalak ('Euskara, Bestela Ez Gara'). Otsailaren 20an hasi eta martxoaren 13ra bitartean, guztira 4 solasaldi eskainiko ditu Alondegiko Oxford aretoan eta guztiak 18:30ean hasiko dira.

Seaskak 50 urte beteko ditu apirilean

Sustatu
2019-02-17 : 11:22

1969ko apirilean hasi zen Seaskaren historia bi emakumeren arteko istorio batetik. Baionan bizi zen Argitxu Noblia emakume abertzaleak bere haurrak euskaraz hazi nahi zituen, ikasketak euskaraz egin zitzaten nahi zuen, eta hala, Libe Goñi irakasle errefuxiatuarengana jo zuen. Eta hortxe ezarri zen Seaskaren hazia: Iparraldeko emakume abertzale baten eta Hegoaldeko irakasle errefuxiatu baten artean.

GITB Goierreko telebistak 15 urte bete ditu

Sustatu
2019-02-14 : 14:12

Duela egun batzuk, hamabost urte bete zituen GITB Goierri Irrati Telebistak. Digitalizazioan erabat murgilduta, ikus-entzunezko baliabide guztietara heltzea du orain erronka.

Bi urte euskarazko lehiaketarik gabe telebistan

Sustatu
2019-02-12 : 15:25

Ez dago euskarazko lehiaketarik telebistan, eta horrek alboko kalteak ditu. 2017an Burubero Fest amaitu zen, eta ETB3n lehiaketa txiki bat izan zen, apenas iraun zuena. Eta aldiz, ikuslegoa zaletua da, gaztelerazko Pasapalabra saioak Hego Euskal Herrian zaletasun handia baitu.

Txillardegiren Klika (Korrikarako egindako dokumentala)

Sustatu
2019-02-12 : 09:38

Datorren apirilaren 4an abiatuko da Garestik "Klika" Korrika, euskararen aldeko ekitaldi honen 21. edizioan. Urtero bezala, Euskal Herriko lasterketarik jendetsuenak omendua du: Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi". Baina, badakigu nor izan den? Dokumentala prestatu du AEK-k.

Emakumeak zientzian: otsailak 11 da nazioarteko eguna

Sustatu
2019-02-11 : 12:02

Otsailak 11, gaur beraz, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko eguna da. Hau ospatzen duen euskarazko ekimen bat Bizilabe da. Bizilabeko gazteek emakume eta neska zientzialarien eguna ospatuko dute gaur, neskek protagonismoa hartuz.

Jon Lopategi bertsolari txapelduna hil da

Sustatu
2019-02-08 : 20:28

Jon Lopategi bertsolaria hil da bart. Muxikan (Bizkaia) jaio zen 1934ko martxoaren 4an. Filosofia ikasketak egin zituen Tolosan (Gipuzkoa) eta frankismoaren azken urteetan hasi zen nabarmentzen bertsolari gisa, , gehienetan Jon Azpillaga bertsolaria lagun zuela. Bizkaiko txapelketa irabazi zuen lau aldiz 1962 eta 1966 urteen artean. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere gailendu zen, 1989an; eta txapeldunorde izan zen 1986an, Sebastian Lizasoren atzetik.

Hacking egiten etxebizitzen merkatuari: adibide komunitarioa Errenterian

Sustatu
2019-02-08 : 09:41

Errenterian izen-ematea prozesua irekitzen da gaur, Gazteen Etxebizitza Komunitarioko logelen zozketan parte hartzeko. 26 gaztek alokairu duina izango dute herriko 180 gaztek eta udalak elkarlanean eraikitako proiektuari esker. Amaituta daude etxebizitzetan egin beharreko obrak, azken ukituak ematen ari dira.

Erastop, eraso matxisten kontrako aplikazioa

Sustatu
2019-02-07 : 09:00

"AgreStop/EraStop" aplikazio doakoa da, bai Androiderako, bai iOSerako. Erasoak ekiditeko plataforma honek berehala abisatzen dio, ezarrita dagoen tokietan, Udaltzaingoaren zentro koordinatzaileari, deirik egin beharrik bari. Bilboko aplikazioari esker, gizonezko bat atxilotu zuten Arabellako auzoan duela aste batzuk. IOS sistemadun 5.400 mugikorretan jaitsi da, eta 9.610 Android sistemadunetan.

Elhuyar hiztegien aplikazio berritua mugikorretarako

Sustatu
2019-02-07 : 10:06

Hizkuntza-datuak eta sistema eguneratu dituzte Elhuyar hiztegien aplikazio mugikor berrituetan. Online/offline kontsultatu daiteke; eta hiru hizkuntza-bikote daude: eu-es/eu-fr/eu-en. Doan deskargatzeko prest dago GooglePlayn (Android mugikorretarako) eta AppStoren (iOS mugikorretarako).

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››