Teknologia albisteak

Bilatzaile berria du Bertsolaritzaren Datu Baseak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-02-19 : 09:10

Agenda, argitalpenak, biografiak, bertsoaldiak,… askotariko datuak eta dokumentuak aurkitzeko aukera ematen du Bertsolaritzaren Datu Baseak. Horietan hobeto moldatzeko egokitzapen lanak bideratu ditu Xenpelar Dokumentazio Zentroak.

 

Aldi berean aukera daitezkeen hainbat iragazki eskainiko ditu bilatzaileak, bilaketa erraztuz. Bilaketa bakarra eginda, BDB barruan dauden datu base guztietan zer dagoen ikusteko aukera dago. Gainera, zerbait zehatza bilatzen ez duenarentzat ere erraztasun handiagoak eskainiko ditu aurrerantzean, emaitzak mugatzeko, aldi berean aukera daitezkeen hainbat iragazki eskainiko baititu.

Dokumentu bildumak argiago ikusaraztea da helburua. Alegia, demagun doinu jakin bateko bat-bateko bertsoaldi bat entzun nahi dugula. Bada, aukera izango dugu bat-bateko bertsoaldia aukeratu eta, ondoren, doinu jakin hori aukeratuta; euskarri mota, urtea, bertsolaria...

Probatu nahi? Hementxe duzu BDBren bilatzaile berria!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago