Teknologia albisteak

Gureak eta Elkar, Usurbilgo proiektu sozioekonomiko berri baten bultzatzaile

Erabiltzailearen aurpegia
2019-03-01
2019-03-01 : 10:36

2022. urterako inklusibotasuna, euskara eta euskal kultura barnebilduko dituen gune sozioekonomiko berria izango du Usurbilek, Michelinen ondoan. Gureak eta Elkar bertara Zapategi izeneko eremu horretara datoz. Hutsik dagoen Usurbilgo Michelingo lurzoruan kokatuko dituzte Gureak-ek eta Elkar Fundazioak euren jarduera nagusiak epe motzean. Administrazioaren aldetik, Gipuzkoako Diputazioaren eta Usurbilgo Udalaren babesa du proiektuak.

Zapategi eremuan, hiru eraikin egingo ditu Gureak taldeak (26 M€ inbertituz) eta horiei esker desgaitasuna duten pertsonei egokitutako kalitatezko guneak eskaini ahal izango dizkiete. Elkarrek, berriz, 22 M€ inbertituko ditu proiektu honetan. Gureak eta Elkar kokatuko diren espazioa 45.562 m2 ingurukoa da. Guztira 950 lanpostu inguru birkokatuko dira.

Gureak taldeak ahalmen desgaitasuna duten pertsonei eta, bereziki, Gipuzkoan adimen-desgaitasuna dutenei behar bezala egokitutako lan-aukera egonkorrak sortzen eta kudeatzen ditu. Hemen informazio gehiago.

Elkar euskarazko kultura munduko enpresa argitaldari inportanteena da. Fundazio bati lotua dago (Elkar Fundazioa), bere egiteko nagusia euskal kulturaren sorkuntza, sustapena eta garapena modu eraginkorrean bultzatzan datza.

Proiektuaren aurkezpena egin berri dute Gipuzkoako Foru Aldundian. Han izan dira Markel Olano ahaldun nagusia, Xabier Arregi Usurbilgo alkatea, Iñaki Alkorta Gureak-eko lehendakaria eta Joxemari Sors Elkarlanean Fundazioko lehendakaria.

Hona proiektuaren irudi batzuk:

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago