Teknologia albisteak

Txillardegiren Klika (Korrikarako egindako dokumentala)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-02-12 : 09:38

Datorren apirilaren 4an abiatuko da Garestik "Klika" Korrika, euskararen aldeko ekitaldi honen 21. edizioan. Urtero bezala, Euskal Herriko lasterketarik jendetsuenak omendua du: Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi". Baina, badakigu nor izan den? Dokumentala prestatu du AEK-k.

"Txillardegiren Klika", 21. Korrikarako egindako dokumentala da. Pasa den igandean eman zuten EiTBn, eta orain irekian dago jada denentzat Youtuben.

Jorw Camachok egindako ikus-entzunezkoa Txillardegiri egingo zaion omenaldi-ekitaldian estreinatu zen joan den larunbatean (otsailak 9). Hurrengo egunean ETB1ek emititu zuen, Herri txiki Infernu handi saioaren aurretik. ETB2k aurrerago zabalduko du gaztelaniazko azpitituluekin.

2005. urtean 14. Korrikak Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da dokumental berria. Ardatza elkarrizketa hartako irudi gordinek osatuko dute, nagusiki: han jorraturiko gaiek dokumental honetan jaso nahi direnekin bat egiten dutelako. 14. Korrika hark Ni ere bai leloa zabaldu zuenak, euskara ikasteko urratsa egindako jendea omendu nahi izan zuen. Txillardegi 2012ko urtarrilean hil zen.

Hona dokumentala:

Erantzun

Sartu