Otsailak 11, gaur beraz, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko eguna da. Hau ospatzen duen euskarazko ekimen bat Bizilabe da. Bizilabeko gazteek emakume eta neska zientzialarien eguna ospatuko dute gaur, neskek protagonismoa hartuz.
Bilboko Bizilabe guneko zientzia eta teknologia tailerretan, eguna modu berezian ospatzeko, joan den astean osatutako bideo batzuk jarri dituzte sarean.
Zientzian eragina izan duten 5 zientzialari emakume aukeratu dituzte, beraien inguruan zenbait jarduera egiteko. Emakume zientzialari horietako bakoitzari esperimentu edo ikerketa txiki bat lotu diote eta, horrez gain, emakume zientzialariaren inguruko biografia bat bildu dute. Bizilabe tailerretan parte hartzen ari diren gazteek egin dute lan hori, joan den astean eta neskek, gaurko protagonistek, esperimentuen garapenak eta zientzialarien biografiak bideoan jaso dituzte.
Hautatutako zientzialariak:
Bideoak jada ikusgai daude.
Erantzun
Sartu