Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Ipuina.eus, euskarazko narrazio laburren biltegia

Sustatu
2019-01-29 : 09:10

'Ipuina.eus' biltegi digitala apailatu du Susa Argitaletxeak, Koldo Izagirre idazlearen ekimen bati webgune forma emanda. Izagirrek egina da ipuinen bilketa eta gaurkotze lana. Web atari honek euskal ipuin ezagunen eta ezezagunen aterpe izan nahi du, argitaratzean oihartzun handia izan zutenena/dutenena zein oharkabean pasa zirenena/direnena, generoaren paisaia zabala margotze aldera.

Bikoiztaile euskaldunek plantoa iragarri dute Zinema Euskaraz programarako

Sustatu
2019-01-28 : 16:03

Euskarazko bikoiztaileek ez dute film gehiagorik bikoiztuko Zinema Euskaraz programarako. Profesional hauek batzen dituen Bieuse elkarteak lanaren egonkortasuna bermatzea eta baldintzak hobetzea eskatzen du plantoari buelta emateko.

Martxan da Euskararen Ginkanaren 6. edizioa

Sustatu
2019-01-26 : 11:22

Euskararen Ginkana euskaraz eta euskararekin jolasean aritzeko lehiaketa da, Kutxa Ekoguneak sustatutakoa Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean. Hizkuntza-praktika ekologikoak abiapuntutzat hartuta, euskara sustatzeko helburuarekin bat egiten dute bi erakundeek. Parte-hartzea taldeka burutzen da, eta irabazleek 3.000 €ko saria jasoko dute euskarazko proiektu bat sustatzeko. Izena emateko epea urtarrilaren 30a bitartean dago zabalik eta dagoeneko bete daiteke lehen proba.

23 ikastaro prestatu ditu UEUk datozen hilabetetan

Sustatu
2019-01-25 : 10:26

UEUk bere udaberriko eskaintza aurkeztu du. Otsaila eta maiatza bitartean 23 ikastaro eskainiko ditu UEUk on-line, Eibar, Iruñea, Gasteiz eta Bilbon. Matrikula zabalik dago. Genero-berdintasuna, adingabeak eta Internet, ahozko komunikazioa eta adimen emozionala dira landuko diren gai batzuk, urtarrilean hasi eta maiatzera bitartean.

Euskarazko Wikipedia erabiliz ikasgelarako jolasak

Sustatu
2019-01-22 : 11:55

Irakasle batek euskarazko Wikipedia erabiliz ikasgelan planteatu daitezkeen zenbait joko ilustratu ditu bere blogean, Bihar Da Berandu delakoan.

Hitza.eus eta eskualdeetako 'Hitzen' webguneak berritu dituzte

Sustatu
2019-01-15 : 10:45

Hitza.eus webgune orokorra eta eskualdeetako sei webguneak berritu egin dituzte, eta gaur estreinatuko dituzte atari berriak. Adibide Komunikazioa marketin agentziarekin elkarlanean egin dituzte diseinu berraldaketak.

Nola jakin ea Facebookeko zure argazkiak edonoren esku geratu diren

Sustatu
2019-01-15 : 09:14

Joan zen irailean zehar Facebook konturatu zen segurtasun-zulo bat zuela bere azpiegituran eta 7 milioi erabiltzaileren argazkiak edonoren esku geratu zirela. Orain erraminta txiki bat argitaratu du esateko ea zu ere kaltetuen artean ote zauden.

Barik, Mugi eta Bat txartelen bateratzera EAEn

Sustatu
2019-01-14 : 08:32

Barik (Bizkaia), Mugi (Gipuzkoa) eta Bat (Araba) txartelak Euskal Autonomia Erkidegoko garraiobide guztietan erabili ahal izango dira aurki. Bilboko metroko 1 eta 2 lineetan Mugi txartela onartuko dute, eta Lurraldebusen zerbitzu guztietan Bat eta Barik txartelak erabili ahalko dituzte bidaiariek.

Bilketan arakatuz:, Eiffel dorrea eta igogailuen deskubritzea euskaraz

Sustatu
2019-01-13 : 11:26

Frantzian zerrendatuak diren euskal funtsetarako sarbidea da BILKETA ataria. Euskal Herriaz edota euskaraz idatziak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko edozein dokumentuk osatzen dituzte euskal funtsak. Funts horietan aurkitutako bitxikeria bat dakarkizugu gaur.

Otsailaren 14an amaitzen da Caf-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea

Sustatu
2019-01-17 : 09:53

Abian dira CAF-Elhuyar sariak. Otsailaren 14ra arte aurkez daitezke lanak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak. 

Heziraul: lan orientabideko hezkuntza iraultzen

Sustatu
2019-01-09 : 15:29

Heziraul proiektuak pedagogia eredu berritzailea darabil ikasleei hainbat gai modu erakargarrian azaltzeko, bideoak, aurkezpenak eta infografiak baliatuz. Pedagogia eredu berritzaileenetatik abiatuta, Alderantzizko ikaskuntzan oinarritzen da.

Zezenko izena eta Soriako aztarna baskoiak

Sustatu
2019-01-08 : 15:17

Sorian dauden euskararen arrastoen inguruko datu interesgarriak argitaratu ditu Heraldo de Soria egunkariak. Euskararen sustraietako batzuk Soria aldean egon daitzeke? Eduardo Alfaro arkeologoak idatzitako lana laster publikatuko da "Soria Edita"n. Alfarok lur honetako biztanle eta baskoien arteko lotura aurkitu duela esaten du.

Eitb.eus-ek 3.500.000 milioi erabiltzaile ditu hilean, %11 euskarazko orrietan

Sustatu
2019-01-07 : 09:08

2018a Eitb.eus webgunearen historiako urterik onena izan da, EITB beraren datuen arabera. Egunean batezbeste 150.000 erabiltzaileko muga gainditzea lortu du. Gainera, hilabetean 3.425.152 izan dira.

EITBk Nafarroan duen egoera, adituei azaldua

Sustatu
2019-01-06 : 08:48

Abenduan etorri ziren Iruñera Eskualdeetako edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren jarraipena egiteko Europako adituak. Orduan, jakinarazi zitzaien zein zen euskarazko hedabide publikoen egoera Nafarroan.

2

Blender, 3D animazioak garatzeko software libreko tresnak 25 urte bete ditu

Sustatu
2019-01-03 : 11:58

1993ko gabonetako oporrak aprobetxatuz hasi zen Ton Roosendaal Eindhoveneko (Herbeereak) NeoGeo izeneko bere estudio txikian Blender izeneko 3D animaziozko irudiak sortzeko softwarea sortzen.

Azpitituluak.eus-ek berrituta jarraituko du

Sustatu
2019-01-02 : 11:42

Duela urtebete impasse batean sartu zen Azpitituluak Euskaraz proiektua, baina proiektuak jarraipena lortu du azkenean. Dirulaguntza deialdi bat tarteko dela, webgunea berritu da, .com izatetik Azpitituluak.eus izatera igaro da, eta eduki berria ere badago.

Eguzki sisteman aurkitu den objekturik urrunena identifikatu dute

Sustatu
2019-01-01 : 10:18

Urte berri on! Astronomiarekin erlazionatutako albiste batekin irekiko dugu urte berria. Ez nolanahikoa, gainera. Izan ere, astronomo talde batek eguzki-sistemako gorputzik urrunena identifikatu dute, 2018 VG18 izena jaso duen planeta nanoa. Goitizena ere jarri diote gorputzari, farout. Lekutan dagoena, alegia.

Naima El Bani Altuna: "Twitter kontuari esker Artikoaren zatitxo bat Euskal Herrira eramatea lortu dudala uste dut"

Unibertsitatea.net
2018-12-28 : 09:00

Joan den azaroaren 20an izan zen Txiotesia lehiaketaren 4. edizioa. Euskal ikerlariek euren tesia laburbildu behar dute 6 txiotan. Txiolari ulergarrienaren saria Juanmari Agirreurretak irabazi zuen eta txiolari originalarenarena, berriz, Naima El Bani Altuna geologoak. Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa egin diote azken horri, Artiko aldean egiten ari den tesia hizpide.

Biribilkatu daitekeen telebista ultra-fina aurkeztuko du LG-k 2019an

Sustatu
2018-12-27 : 09:42

Telebista "biribilkagarria" prest omen du LG konpainiak eta 2019an zehar aurkeztuko dute. Telebista pantaila fin-fina izango omen da, nahi dugunean tolesteko edo biribilkatzeko modukoa. 

Frantziako estatuak tasa bat ezarriko die enpresa teknologiko handiei (Google, Amazon, Apple eta Facebook)

Sustatu
2018-12-24 : 11:32

Frantziak ez die itxaron nahi Europar Batasuneko gainontzeko estatuei eta urtarrilaren 1etik aurrera tasa berezi bat ezarriko die konpainia teknologiko erraldoiei. 570 milioi euro jasotzeko asmoa omen du 2019. urtean zehar. 

 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››