Teknologia albisteak

Jon Lopategi bertsolari txapelduna hil da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-02-08 : 20:28

Jon Lopategi bertsolaria hil da bart. Muxikan (Bizkaia) jaio zen 1934ko martxoaren 4an. Filosofia ikasketak egin zituen Tolosan (Gipuzkoa) eta frankismoaren azken urteetan hasi zen nabarmentzen bertsolari gisa, , gehienetan Jon Azpillaga bertsolaria lagun zuela. Bizkaiko txapelketa irabazi zuen lau aldiz 1962 eta 1966 urteen artean. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere gailendu zen, 1989an; eta txapeldunorde izan zen 1986an, Sebastian Lizasoren atzetik.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian gailendu zen, 1989an; eta txapeldunorde izan zen 1982an eta 1986an. Horrez gain, Bizkaiko lau txapelketa irabazi zituen: 1962an, 1964an, 1966an eta 1987an. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.

50 urte beteta zituela, 1984tik aurrera, bertsolaritza irakasle lanetan aritu zen eta 90eko hamarkadan goi mailara iritsi diren bertsolari bizkaitar gehienak Lopategiren eskutik heldu dira. 1993an Andoni Egañari jantzi zion Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapela -Egañak lortu zuen lehena- eta Bizkaikoan, 2012an, Arkaitz Estiballesi.

Bere ibilbide oparotik une bat gogoratzearren, hara zer dakarkigun Bertsoa.eus atariak:

Belodromoa lepo bete zen 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala jarraitzeko. Gerora bigarren egingo zuen Jon Lopategik bertsoaldi gogoangarria osatu zuen bakarkakoan. Gai hau egokitu zitzaion: "zahartutako zeure arropak zaborretara bota dituzu eta hara non ikusten duzun beste gizon bat zuk botatako arropak jasotzen". Bederatzi puntuko hiru bertsorekin erantzun zion Lopategik gaiari, "Gaztalondo handian" doinuan. 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago