Teknologia albisteak

Bi urte euskarazko lehiaketarik gabe telebistan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-02-12 : 15:25

Ez dago euskarazko lehiaketarik telebistan, eta horrek alboko kalteak ditu. 2017an Burubero Fest amaitu zen, eta ETB3n lehiaketa txiki bat izan zen, apenas iraun zuena. Eta aldiz, ikuslegoa zaletua da, gaztelerazko Pasapalabra saioak Hego Euskal Herrian zaletasun handia baitu.

Hogei hilabete joan dira ETB1ek azkeneko lehiaketa emititu zuenetik —Burubero fest, 2017ko ekainaren amaieran. ETB3k saiakera bat egin zuen 3txulo jokoan lehiaketarekin, baina 2017ko irailetik abendura baino ez zuen iraun.

Aldiz, euskal ikuslegoan badago zaletasuna lehiaketengatik. Tele5k hor dauka Pasapalabra lehiaketa. Saio horrekin asko ikas dezake ikusleak: kultura orokorraz eta gaztelaniazko hiztegiaz eta definizioez. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %20ko ikusle kuota du programa horrek. Urtzi Urkizu telebistako komentaristak iritzi dio Berrian: "ETBk Tele5 kopiatzeko saiakerak egin baldin baditu, ez da ulertzekoa zergatik ez duten Pasapalabra lehiaketaren eredua euskarara moldatu. Modu horretan, euskarazko definizioak eta kantak, euskararen herriko artelanak eta tokiak jasoko lituzke ikus-entzuleak. (...) Formatu familiarra da lehiaketa, eta Hego Euskal Herriko haur euskaldun asko egongo dira ziur asko arratsaldero Pasapalabra ikusten. Besteak beste, ez dutelako euskarazkorik ikusteko. Eta ikasiko dituzte Cervantesen hizkuntzan kontzeptu asko, eta tarte atsegin bat pasatu senideekin. "

Erantzun

Sartu