Teknologia albisteak

Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka osoa sarean (1990-2003)

Erabiltzailearen aurpegia
2019-03-01
2019-03-01 : 17:05

Sarean jarri duten Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka osoa, zenbaki guztiak, 1990eko abenduaren 6tik 2003ko otsailaren 20ra. 200.000 orrialde, 3.789 zenbaki dira digitalizatutakoak, hitzez hitz bilatzeko modukoa, bilatzaile txukun bat baitaka. Berria egunkariren webgunean kokatu da hemeroteka eta gaur ofizialki aurkeztu da Gipuzkoako Foru Aldundian. 19.00etan ekitaldi publiko batean ere aurkeztuko da Donostia Koldo Mitxelena Kulturunean.

Bilatzen sistema erraz bat jarri nahi izan dute, eta egunaren arabera edo hitzak bilatuz egin daitezke bilaketak, hitz batekin edo gehiagorekin.

Edukiak CC-BY-SA lizentzia librearekin banatzen direlarik, Wikipediarako berrerabil daitezke.

Hona adibide batzuk, hemerotekatik ateratakoak:

Hona lagun batek, Oier Araolazak, egin duena, bere izena bilatu, eta lehenengo agerpenaren orria aurkitu:

Adibideari jarraitu dio Gaizka Arangunerek:

Edo Jon Mikel Intsausti informatikariarena, Interneti buruzko Egunkariaren lehen agerpenetako batean:

 

Erantzun

Sartu