Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Letter Wiki, binakako blog plataforma bat, eztabaidarako pentsatua

Sustatu
2019-09-29 : 10:25

Letter Wiki Estatu Batuetan sortutako blogak sortzeko edo edukiak idazteko plataforma bat da, itxura garbikoa (hala nola Medium), baina enfoke berezi batekin: binakako eztabaida zentzuzkoak sustatu nahi dituzte, genero epistolarraren berpizte bat edo, Interneteko harien arora ekarria. Ez da sekulako arrakasta lortu duen plataforma bat oraingoz, baina ideia bezala bitxia iruditu zaigu.

Canonen inbentoa: Zelaian jokalarien artean kamera balego bezala

Sustatu
2019-09-28 : 09:41

Canon kameragile japoniarrak teknologia berritzaile bat estreinatu du Japonian egiten ari diren gizonezkoen Munduko Errugbi Txapelketan. Free Viewpoint Video deritzon kamera anitzeko sistemak, irudiak prozesatzen ditu zelaiaren alboetatik, irudi animatu bat berregiteko ikuspegi asmatu edo faltsu batetik, baloiaren edo ekintza hurbiltasun faltsu horretatik jarraitzen duen pelikula sortzen da horrela.

2

Ikurrin alternatiboak

Sustatu
2019-09-27 : 15:03

Flags Mashup Bot munduko banderekin mashup edo nahasketak egiten dituen Twitterreko kontu bat da. Munduko bi bandera hartu (ez bakarrik estatu independenteenak) eta era kreatiboan nahastu. Ikurrinarekin ere egin dituzte saiakerak.

EAEko euskarazko hedabide digitalentzako laguntza deialdia

Sustatu
2019-09-27 : 08:32

Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideentzako dirulaguntza deialdia kaleratu du, laguntza sistema berri bati bide emanez. Hiru urterako laguntzak ziurtatuko dira deialdi honetan, eta eragileen eta EAEko administrazioen arteko akordioaren ondorio dira. Deialdiaren barruan Sustatu bezalako hedabide digitalentzako baldintza berriak zehazten dira, eta horiek azalduko ditugu gainetik hemen. Laguntzetara aurkezteko epea urriaren 23a bitartekoa da.

GauBeltza.eus: Halloween euskal tradiziorako berreskuratzeko

Sustatu
2019-09-26 : 12:02

Ikastaro batez informatu genuen duela egun batzuk, nola Halloween gaua bere sustrai euskaldun tradizionalekin berriro ezkontzeko ahaleginean ari diren han eta hemen. Ikastaro horren osagarria ireki da orain: GauBeltza.eus webgunea, gida lagungarri praktiko baten gisara. Urtero bezala (noski), urriaren 31n izango da arimen gaua, gau beltza edo Halloween.

Gerra Zibila Gipuzkoan: memoria tailerrak

Sustatu
2019-09-26 : 08:34

'Gerra Zibila Gipuzkoan: Erresistentzia eta Duintasuna' erakusketa irakita dago Donostian, Koldo Miltxelena Kulturunean, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Erakusketak Espainiako Gerra Zibilaren amaieraren 80. urteurrenarekin bat egiten du, eta abenduaren 28ra arte izango da ikusgai. Erakusketa tailer parte-hartzaile batzuekin osatuko da, zeinak bihar ostirala hasiko diren. Nonbait elebidunak izango dira memoria-tailer hauek.

Jardunaldia: Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu

Sustatu
2019-09-25 : 16:24

Urriaren 4an eta 5ean jardunaldia izango da Gasteizen: Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu. Antolatzen dute ELEBILAB EHUko Elebitasunaren Laborategiak eta UEUk, eta Oihaneder euskararen etxean izango da.

Crowdfunding eta mezenasgo publikoa batuz, 14 proiektu Gipuzkoan

Sustatu
2019-09-25 : 14:23

Meta! izeneko egitasmoa duela urte batzuk Gipuzkoan martxan jarri den mikro-mezenasgo ekintza da. Zera da kontua: proiektu batzuk aukeratzen dira, eta bakoitzak crowdfunding bidez dirua lortzeko ekimena martxan jartzen du. Baina jasoko duten dirua ez da hori bakarrik: Foru Aldundiak crowdfunding-ak lortutakoa berdinduko du (4.700 euroko tope batera arte).

4

Hautes-propaganda ez jasotzeko eska dezakezu, baina ez da erraza

Sustatu
2019-09-24 : 08:25

Azaroaren 10ean berriro hauteskunde orokorrak izango dira Espainian (apirilekoak alferrik suertatu ziren Gobernua osatzeko), eta batzuk gogaitu omen dira. Hauteskunde propagandarik ez jasotzeko prozedura bat badago, eta 120.000 lagunek eskatu omen dute Espainian. Izenpe elektronikoarekin lortu dezakegu hori Hego Euskal Herriko botoemaileek, baina ez da erraza. Azaltzen saiatuko gara.

Jakien kontserbazioan aurrerakuntzak ikertzaile gazte baten eskutik

Sustatu
2019-09-24 : 09:49

2017an Elhuyar Zientzia Azokan proiektu batekin sari bat jaso zuenetik, Maitane Alonso gazte bizkaitarrak zientzia-proiektu berritzaileen bileretan sariak jasotzen segitu du. Iaz lehena suertatu zen Bartzelonako Expocerca Jove azokan, eta aurten, jada EHUko medikuntzako ikasle dela, MIT-ek antolatutako lehiaketa batean jaso du sari parea, AEBetan. Jakiak kontserbatzeko teknologia berritzaile bat da Alonsoren asmakizuna.

Natura komedikoa, argazki onenak

Sustatu
2019-09-23 : 09:00

Naturako argazkilaritza sariketa ezagunak egoten dira urtero, Wildlife Photographer delakoa ezagunena, edo Natioanal Geographic-ek egiten duen urteroko aukeraketa. Baina gaur hona dakarkiguna 2015etik dago martxan: Naturako Komedia Argazkien lehiaketa, nolabait itzulita. Hemen aurtengo finalisten aukeraketa bat.

Soziolinguistika jardunaldian Euskaraldia aztertuko dute

Sustatu
2019-09-22 : 10:29

"Euskaraldia Aztergai" lemarekin egingo da urriaren 9an aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldia. Duela gutxi aurkeztutako 2018ko Euskaraldiaren ikerketaren emaitzak eta ondorioak xehetasunean ezagutzeko aukera izango da. Hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa eta Eusko Jaurlaritzak eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean antolatu dute. Tolosako Topic zentroan izango da jardunaldia.

 

Mintzalasai, BAB hiriguneko euskararen jaialdi handia

Sustatu
2019-09-22 : 09:22

Datorren aste osoan euskara sustatzeko Mintzalasai jaialdia egingo da euskara ahulen dagoen euskal ingurune batean, BAB hirugunean, Biaona, Angelu eta Biarritzek osatutakoan.

Twitterrek nazioarteko manipulazio politikoko 5 kasu salatu ditu (bat PPk egina)

Sustatu
2019-09-21 : 09:00

Twitterrek etengabe ixten ditu kontu faltsuak, spam-egileak, eta "arauak hausteagatiko" itxierak ere dekretatzen ditu etengabe, ez beti ondo asmatzen, esaten dutenez. Baina atzo jakinarazi zuenak beste maila bat adierazten du: nazioarteko manipulazio politikoko bost kasu handiren berri eman du, milaka kontu indargabetuz. Kasu horietako bat Espainian gertatu da eta Partidu Popularraren aldeko manipulazio ekimen bati dagokio.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››