Teknologia albisteak
2

Ikurrin alternatiboak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-27 : 15:03

Flags Mashup Bot munduko banderekin mashup edo nahasketak egiten dituen Twitterreko kontu bat da. Munduko bi bandera hartu (ez bakarrik estatu independenteenak) eta era kreatiboan nahastu. Ikurrinarekin ere egin dituzte saiakerak.

Ikurrina nahasteko, tira, Espainiako autonomia batzuetako beste bandera batzuk aukeratu dituzte. Goiko adibideak, Andaluziako eta Gaztela-La Manchako banderekin eginak dira, kolore nahasketa, ikusten denez. Beste bi kolore nahasketa, hemen behean, Asturias eta Balearretako banderen koloreekin:

Nola bandera autonomikoen nahasketa diren, Flags Mashup Bot-ek Nafarrokoarekin ere egin zuen, emaitza bitxi ez oso erakargarriarekin.

Beheko adibide honetan, geure koloreak utzi dizkiegu Gaztela-Leon eta Kataluniako senyerari.

Senyera gorri-berdeak ez gaitu asko komentzitzen. Gure bi gurutze gurutzatuak nahiago ditugu, duda barik. Eta mashup katalan bat egitekotan, estelada edo izartsua, bere garaian Urtzi Odriozolak sortu zuena bezala.

Ikurrin asmatuekin jarraituz, denda batzuetan saltzen dituztenak, kolore okerrekin. 2017ko zenbait jaietan ikusi ziren, eta nonbait oraindik saltzen dituzte:

Azkenik, hemen behean itsatsitakoak ez dira ikurrin asmatuak. Gurutze bikoitzeko ikurrinak ez dira ohikoak munduan, Union Jack ezaguna salbu, baina bandera militarren esparruan, itsas-armada zenbaitek erabiltzen dituzte. Beheko hauek dira Bulgaria, Letonia, Estonia edo Georgiako itsas armadetako banderako.

Eguneraketa, astelehena 30: Erantzunetan beste bandera bitxi baten berri eman digute, Orozko herriarena:

Hau oinarritzen da herriaren ezkutuan eta Euskal Herriko ikurrinean noski.

 

Erantzunak

2019-09-30 : 09:52

Orozko herriko udal ikurrina hau ere sar daiteke zerrenda honetan! https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Orozkoko_udal_ikurrina.svg

2019-11-05 : 13:51

Twitterreko agerpen batean Ikurrinaren eta Nafarroako kateen banderaren konbinazioez galdetu du Aritz Ibañezek. Adibide interesgarri parearekin erantzun diote:

Eta hau landuagoa:

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu