Teknologia albisteak

Jardunaldia: Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-25 : 16:24

Urriaren 4an eta 5ean jardunaldia izango da Gasteizen: Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu. Antolatzen dute ELEBILAB EHUko Elebitasunaren Laborategiak eta UEUk, eta Oihaneder euskararen etxean izango da.

Bost azpiatalek osatzen dute jardunaldia:

  • Irakaskuntza eleaniztuna.
  • Irakasleen prestakuntza.
  • Euskaldun elebidun goiztiarren hiztegia eta gramatika.
  • Hizkuntza aniztasuna munduan eta Euskal Herrian.
  • Ahozkoaren didaktika eta diskurtsoaren analisia.

Antolatzaileetako bat, Ibon Manterola ELEBILAB-ekoa elkarrizketatu dute Unibertsitatea.net-en, eta hala dio jardunaldiaren helburu izan daitezkeen partaideez: "unibertsitateko gradu zein gradu ondoko ikasleak espero ditugu, baina baita ere hezkuntzaren esparruan dabiltzan profesionalak eta hezkuntzaz kanpo ere hizkuntza aniztasunaren kudeaketaz arduratzen diren askotariko profesionalak."

Egitarau osoa eta izena emateko, hemendik.

Erantzun

Sartu