Teknologia albisteak

Canonen inbentoa: Zelaian jokalarien artean kamera balego bezala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-28 : 09:41

Canon kameragile japoniarrak teknologia berritzaile bat estreinatu du Japonian egiten ari diren gizonezkoen Munduko Errugbi Txapelketan. Free Viewpoint Video deritzon kamera anitzeko sistemak, irudiak prozesatzen ditu zelaiaren alboetatik, irudi animatu bat berregiteko ikuspegi asmatu edo faltsu batetik, baloiaren edo ekintza hurbiltasun faltsu horretatik jarraitzen duen pelikula sortzen da horrela.

Sortzen diren irudiek bideo-jokoen estetika moduko bat dute. Jokalariak ezagutzen ahal ditugu, baina ez dira guztiz-guztiz errealak; haien 3D berregiketa faltsua dela igartzen da.



Bi partidatako emaitzak argitaratu dituzte, eta hurrengo biak iragarri:

  • Urriak 12, Ingalaterra - Frantzia.
  • Urriak 13, Japonia - Eskozia.

Era berean bi final-erdietan eta finalean ere aplikatuko dute teknologia. Informazio gehiago eta orain arte sortutako bideoa hemen.

Oker tonto bat aurkitu duguna bideoetan: zergatik ez dituzte soinuarekin batu? Denbora errealeko ekintza erreproduzitzen bada, zergatik ez dute 10 euro gehiago gastatu zelaiko audioa grabatzen eta sinkronizatzen? (edo telebistaren bateko esatarien jarduna gehitzen?).

Pentsatzen dugu beste hainbat kiroletarako teknologia saltzeko pentsatzen arituko direla. Baietz gizonezkoen futboleko Europako liga eta lehiaketa handietan ikusi hilabete batzuk barru.

Erantzun

Sartu