Teknologia albisteak

Soziolinguistika jardunaldian Euskaraldia aztertuko dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-22 : 10:29

"Euskaraldia Aztergai" lemarekin egingo da urriaren 9an aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldia. Duela gutxi aurkeztutako 2018ko Euskaraldiaren ikerketaren emaitzak eta ondorioak xehetasunean ezagutzeko aukera izango da. Hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa eta Eusko Jaurlaritzak eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean antolatu dute. Tolosako Topic zentroan izango da jardunaldia.

 

Euskaraldiari buruz egin diren beste zenbait ikerlan ere aurkeztuko dira. Parte-hartzaileek elkarrekin landuko dituzte emaitza hauetatik atera daitezkeen ikasgaiak eta zenbait adituk egiten dituzten interpretazioak entzuteko aukera ere izango da.

Hauxe da egitaraua:

09:00 Dokumentazioaren banaketa

09:15 Sarrera

09:30 Euskaraldiaren ikerketa: emaitzen aurkezpena – Pello Jauregi eta Uxoa Anduaga

11:00 Atsedenaldia

11:30 Beste Ikerketak:

  • Euskaraldia zenbakitan (Parte Hartzea)
  • Gaindegia Nerabeak Euskaraldian (Lasarte Oria) - Ebete
  • Aktibaziorako gakoak Euskaraldian – Soziolinguistika Klusterra

12:30 Tailerrak: emaitzen azterketa elkarlanean

14:00 Bazkaria

15:15 Panela: Euskaraldiaren ondorioei eta ikasgaiei hiru begirada (Paula Kasares, Josu Amezaga, Garikoitz Goikoetxea)

17:00 Itxiera

Izen ematea, hemendik.

Erantzun

Sartu