Naturako argazkilaritza sariketa ezagunak egoten dira urtero, Wildlife Photographer delakoa ezagunena, edo Natioanal Geographic-ek egiten duen urteroko aukeraketa. Baina gaur hona dakarkiguna 2015etik dago martxan: Naturako Komedia Argazkien lehiaketa, nolabait itzulita. Hemen aurtengo finalisten aukeraketa bat.
Lehen irudirako aukeratu ditugunak, igarabak, beti sinpatikoak, argazki batean baino gehiagotan ageri dira.
Beheko txinpantzeak eta Japoniako makako ezagunak ere errepikatuak daude.
Animalia batzuk exotikoak suerta dakizkiguke, hala nola caracara hegazti hau, hiru kapibararen aurrean (Hego Amerikako faunakoak).
Beste hau ezagunagoa zaigu, katagorri tipikoki europarra, mariagorarekin jolasean.
ç
Eta txori hauek ere, akaso ez dituzue ezagutuko, baina Euskal Herrian ere bizi dira. Zadorra ibaian edo Nafarroako hegoaldeko ibarretan ikusten ahal diren erle-txoriak dira, nahiz eta sasoi honetan agian joanda dauden Afrikara, neguko beraien bizilekura.
Erantzun
Sartu