Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Erreklamatzeko bide bat, baimenik gabe zure irudi desegokiak zabaldu badira sarean

Sustatu
2019-10-05 : 08:57

Espainiako datu-babeserako agentziak, AEPDk "lehentasunezko kanal" bat jarri du martxan, baimenik gabeko eduki sexualak edo erasoak erakusten dituzten audioak, irudiak edo bideoak Internetetik kentzeko eskatzeko.

Memegile euskaldun batzuk Instagramen

Sustatu
2019-10-04 : 13:26

Ez da hau oso bilduma landu edo saiatua. Memeak Instagramen euskaraz itsasten dituzten hiru konturen aipua. Horixe besterik ez. Memegintzaren tradizio onenean, gehienak txarrak edo oso txarrak dira, baina horretxetan dute grazia, seguruenik.

Jokoteknia, aurten ere bidejokoez euskaraz hausnartzeko

Sustatu
2019-10-03 : 15:34

Jokoteknia Euskarazko Bideojokoen Jardunaldiaren bigarren edizioa egingo da datorren urriaren 12an, Bilboko Azkuna Zentroan, goizez. Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia elkarteak antolatzen dute, eta laguntzaileak dira Eusko Jaurlaritza, CodeSyntax, Bilboko Digipen Institutua eta Harrobia lanbide ikastetxea.

Tren Urdinaren bisita Aragoitik, euskal burdinbideen museoaren 25. urteurrenean

Sustatu
2019-10-03 : 10:07

Tren Urdin edo Tren Azula Aragoiko burdinbideen elkarte batek zaintzen duen makina eta bagoi multzo bat da, tarteka bidia "historiko" edo turistikoak egiteko erabiltzen dutena. AZAFT deritzon elkarte horren helburuetako bat da trenbidearen museo bat irekitzea Aragoin, baina hori lortu ezean, urtero bisita egiten diote beste tren museo bati: Euskotren edo euskal burdinbideen museoa, Azpeitian dagoena. Larunbatean dute hurrengo bisita: Tren Urdina dator Zaragozatik.

Ahotsa eta agro-ekologia: baserrian bertsotan

Sustatu
2019-10-02 : 17:20

EHKolektiboa Euskal Herriko baserrietako ekoizle talde bat da, langintza bio- eta agroekologikoarekin konprometitua. Hona asoziatutako etxaldeen mapa, non bakoitzak zer ekoizten duen ikus daitekeen. Datorren asteburu honetarako, ekitaldi berezi bat antolatu dute, ahotsa eta elikadura uztartuz, baserri batean baserrigintza ekologikoaz ikasi, eta aldi berean bertsotan jardun.

 

 

Arnasa Gara, ikusentzunezko proiektu bat arnasguneen ahalduntzerako

Sustatu
2019-10-02 : 12:19

Arnasa Gara egitasmoaren helburua da “arnasguneetako herritarrak ahalduntzea”, hau da, bertako biztanleak euskararen biziberritzean duten garrantziaz jabetzea. UEMAk bultzatzen du eta erakundeen babea dauka.

Bilaketa emaitzak nabarmendu/ezkutatzeko luzapen interesgarri bat

Sustatu
2019-10-02 : 10:48

Michael Bauer eskoziar euskofiloaren bidez jakin dugu Firefox-eko luzapen interesgarri honen berri: Highlight or Hide Search Engine Results izen luzea dauka, eta ingelesez dioena egiten du Firefox nabigatzailearen PC bertsioan: bilaketa lehiatilatik aurkitzen duzun emaitzetan batzuk nabarmentzen ditu, eta beste batzuk ezkutatu.

Euskaraz behar duzun aditz bakarra 'zatzaizkit' baldin bada...

Sustatu
2019-10-01 : 15:26

Beñat Iraola diseinatzailearen arropak (eta beste era bateko inprimatuak ere) dira Zatzaizkit.com webgunean salgai daudenak. Bere diseinu/adierazpenetako batek dioen bezala, nor-nori adizki laguntzailea, orainaldian. "Zu niri gustatzen zatzaizkit", esaldi beharbada ez-ohiko baina arruntean agertzen dena.

Klikmetroak, ikastolen jaien aurrekaritxoa sarean

Sustatu
2019-10-01 : 12:03

Duela urte batzuetatik hona ohikoa den bezala, Gipuzkoen Ikastolen festak, Kilometroak jaiak, aurrekari bat du sarean: Klikmetroak. Aurtengo Kilometroak datorren igandean izango da, urriak 6, Zarautzen, baina dagoeneko Klikmetroak.kilometroak.eus/ webgunean 1.500 "metro" egin dituzte erabiltzaileek.

Musika kontsumoan pirateria behera, eta telefonoa gora

Sustatu
2019-09-30 : 09:18

Musika industriaren alde eta pirateriaren kontra diharduen IFPI erakundeak urteko txostena kaleratu du, 21 herrialdetan egindako musika kontsumoaren azterketa batekin. Datu interesgarri bat, pirateria jaitsi egin da asko, eta gainera apenas da jadanik deskarga erakoa, baizik eta streaming zerbitzuetatik zurrupatzeko teknologietan oinarritua.

Kodez idatzitako poesia euskaldun berrisimoa

Sustatu
2019-09-29 : 11:57

Kodepoesia.eus Puntueus Fundazioak sustaturiko ekimen bat da, "literatura eta informatika elkartzen diren lurralde gutxi esploratuan barneratzeko gonbita". Lengoaia informatikoetan idatzitako poemak biltzen ari dira, eta laborategi / ikastaro / lantegi bat ere egin dute aste honetan. Galdu bazenuen, beste bi aukera geratzen dira, urriaren 2an Bilbon eta urriaren 8an Gasteizen.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››