Teknologia albisteak

Gerra Zibila Gipuzkoan: memoria tailerrak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-26 : 08:34

'Gerra Zibila Gipuzkoan: Erresistentzia eta Duintasuna' erakusketa irakita dago Donostian, Koldo Miltxelena Kulturunean, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Erakusketak Espainiako Gerra Zibilaren amaieraren 80. urteurrenarekin bat egiten du, eta abenduaren 28ra arte izango da ikusgai. Erakusketa tailer parte-hartzaile batzuekin osatuko da, zeinak bihar ostirala hasiko diren. Nonbait elebidunak izango dira memoria-tailer hauek.

Memoria-tailer parte-hartzailearen metodologia Antoni Nicolau historialari eta erakusketaren komisarioak diseinatu ditu. Tailer horiek adin desberdinentzako eskaintza didaktiko zabal batean kokatzen dira, eta bisitaldi gidatuak eta jokoak eskaintzen dituzte, historiara beste modu batean gerturatzeko.

Tailerretako informazio orrietan ez da ezer esaten zein hizkuntzatan izango diren tailerrok. Sustatuko editore Luistxo Fernandezek tabarra dexente eman behar izan du erantzuna jasotzeko "elebidunak" izango direla. Hauxe da Twitterretik jaso duen azken informazioa:

"Tailerretan dinamika bat prestatu dute non bitartekariek bi hizkuntzatan landuko dute saio osoa. Hau da, saio osoa bi hizkuntzetan ulertzeko prestatu da. Era berean parte hartzaile bakoitzaren lehentasunak kontutan edukiko dira."

Tailerrak izango dira ostiral eta larunbatetan, lehen biak bihar eta etzi, irailak 27 eta 28. Ostiraletakoak izango dira 16:30etatik 20.00etara, eta larunbatekoak, 11.00etatik 14.00etara. Izena-emateko, hemendik (ez dute daturik eskatzen ea euskaraz ala gaztelaniaz jardungo duzun).

Lantegien egitura honela izango da:

1. Sarrera

2. Lehen hurbilketa

2.1. Galdera eta eztabaida proposamenak

2.2. Ideia giltzarriak zehaztea

2.3. Ideia giltzarriak ikustea eta ondorioak ateratzea

3. Atsedenaldia

4. Bigarren hurbilketa

4.1. Galdera eta eztabaida proposamenak

4.2. Ideia giltzarriak zehaztea

4.3. Ideia giltzarriak ikustea eta ondorioak ateratzea

Loturak informazioarekin:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago