Teknologia albisteak

Crowdfunding eta mezenasgo publikoa batuz, 14 proiektu Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-25 : 14:23

Meta! izeneko egitasmoa duela urte batzuk Gipuzkoan martxan jarri den mikro-mezenasgo ekintza da. Zera da kontua: proiektu batzuk aukeratzen dira, eta bakoitzak crowdfunding bidez dirua lortzeko ekimena martxan jartzen du. Baina jasoko duten dirua ez da hori bakarrik: Foru Aldundiak crowdfunding-ak lortutakoa berdinduko du (4.700 euroko tope batera arte).

2019ko edizio honetara 38 proiektu aurkeztu ziren. Onarpen irizpideak betetzen zituztenak 35 izan dira, eta horiek ebaluaturik, onarpena eman zaie 14 proiekturi. Dagoeneko ireki da crowdfunding kanpina ekimen hauetan guztietan, Goteo plataformaren bidez. Urria amaitu arte iraungo du kanpainak, eta hortaz, bakoitzak lortzen duena bikoiztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak (4.700 euro arte).

Hauek dira ekimenak:

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu