Azaroaren 10ean berriro hauteskunde orokorrak izango dira Espainian (apirilekoak alferrik suertatu ziren Gobernua osatzeko), eta batzuk gogaitu omen dira. Hauteskunde propagandarik ez jasotzeko prozedura bat badago, eta 120.000 lagunek eskatu omen dute Espainian. Izenpe elektronikoarekin lortu dezakegu hori Hego Euskal Herriko botoemaileek, baina ez da erraza. Azaltzen saiatuko gara.
INE Estatistika Institutuak alderdiei errolda bat pasatzen die, non botoemaileon helbide eta izenak agertzen diren. Erroldako datu hori alderdiei ez emateko eska dezakegu, baina prezeski egin behar dugu eskaera, eta izenpe elektronikoarekin egin behar da hori.
Eskaeren webgunea tarteka kolapsatzen ari da joan den astetik. Baina ziurtatze elektronikoa egiteko aukera ere murriztu egin dituzte. Joan den astean bi bide zeuden, NAN elektronikoa eta Cl@ve sistema.
Aste honetan Cl@ave sistema bakarrik.
Gertatzen dena da Espainian nahiko ohikoa dela Cl@ve gakoak eskura edukitzea, ze jendeak erabili ohi ditu errenta aitorpena egiteko Ogasun zentralarekin. Hego Euskal Herriko lau ogasunekin ez denez horrela erabiltzen, jende gutxiagok daukagu. Total: Cl@ve delakoa ateratzeko, NAN elektronikoa behar duzula.
Eta ez bakarrik NAN elektronikoa... Behar dituzu gainera:
Beraz, hori guztia prest daukazunean, atera dezakezu Cl@ve delakoa hemendik, eta horrekin itzuli INEren webgunera. Lortzen duzunean, halako mezu bat jasoko duzu:
Urriaren 7a arte duzu epea. Konplikatua, ezta? Beste aukera bat ere baduzu: zapuztu eta kito.
Nik azkenean lortu dut, baina aitortu beharra daukat infernu bat izan dela. Nire kasuan iraungitzear zegoen DNIe bat neukan eta barneko ziurtagiria iraungita eta noski, ziurtagirira sarbidea ematen duen PIN zenbakia zein zen ere ideiarik ere ez.
Baina horretaz aparte, eta artikulu honetan agertzen den txartel irakurgailu periferiko hori konfiguratzea lortu ostean, nire kasuan Ubuntu ordenagailu batean (hemen jarraitu ditudan pausoak: https://forums.linuxmint.com/viewtopic.php?f=68&t=229660), beste oztopo batekin topatu naiz: Eskura nuen DNIaren txipak akats bat zuen ziurtagiria eskuratzerakoan. Nonbait, hasierako DNIe txartel tirada batzuek akats bat omen zuten.
Beraz, txartel irakurgailua konfiguratu, DNIa berritzen den leku batera joan eta txartel berria atera, PIN egoki bat ezarri, erabiltzen dudan nabigatzailean ziurtagiriak kudeatzeko beharrezko konfigurazioak egin eta orduan bai.
Guzti hori egina edukita, 30 bat segunduko kontua da. Azken 3. irudian ikusten den loturan klik egin eta ados zaudela esatea besterik ez.
Infernua existitzen da eta administrazioa izena du.
Nik Izenperen herritar txartelarekin egin dut eta ez dut arazorik eduki. Minutu bat ere ez dit eman eskaera egiteak.