Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Makinei erabaki moralak egiten laguntzeko tresna

Sustatu
2019-12-21 : 08:53

Gidaritza automatikoko sistemek, droneek eta beste garapen robotiko batzuek istripuak saihesteko segurtasun sistemak dauzkate eta izango dituzte. Hala ere, istripuak gertatuko direla gauza jakina da, eta, bereziki, istripu mota bat, non sistema automatizatuak "aukeratu" egin beharko duten gaitz baten edo beste baten artean. Erabaki horiek programatzeko, garatzaileek gizakien laguntza eskatzen ari dira. Halako tresna bat da MIT institutuak sarean jarri duen Makina Morala.

Hemen da Sustatu Podcast

Sustatu
2019-12-19 : 16:03

Hemen da Sustatu Podcast, Interneteko albistegi beterano honen multimedia edukien atala, audio fitxategiez osatua. Ez eduki aldetik, ez edizioaren kalitateagatik ez da beste munduko gauza: badaude hau baino podcast hobeak euskaraz (eta pozten gara), zer esanik ez irratsaioak. Oraingoz podcastaren muina dira Segura Irratirako grabatzen ditugun kolaborazioak dira, baina tarteka hitzaldi publikoak ere sartuko ditugu, grabatzea merezi zutenak. Eta beste batzuetan, bada, auskalo...

Podcast: euskaltzaletasunaz eta feminismoaz, Eskisabel eta Agirrek

Sustatu
2019-12-18 : 23:27

Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea. Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek eskuz esku emandako hitzaldia. Tolosan izan zen urriaren 15ean, "Euskara eta feminismoa, bidegurutzean elkargune" topaketen barruan. Hitzaldia eman eta aste gutxira argitaratu zen Lisipe bilduman Trikua esnatu da saiakera, non bi egileek ideia hauek sakon landu dituzten. Saiakera horretarako hitzaurre hitzezkotzat har dezakezue podcast hau.

Podcast: Harkaitz Cano, Fakirraren Ahotsa

Sustatu
2019-12-17 : 23:17

Harkaitz Cano eta Fakirraren Ahotsa. Donostiako Egia kultura etxean izan zen hitzaldi eta solasaldi hau, irailaren 25ean grabatu genuen. Canok bere eleberria komentatu zuen, eta berarekin mahaian izan ziren Edu Zabala (irakurle kluben koordinatzailea) eta Ruben Vidal kultura etxeko arduraduna.

2deon aurten garatu dituzten prototipoen aurkezpena

Sustatu
2019-12-17 : 12:57

Donostiako Tabakaleran dagoen euskarazko ikus-entzunezko laborategiak, 2deok, proiektuak garatzeko diru-laguntza deialdia plazaratu zuen uztailean. Ikus-entzunezkoetan proiektu esperimentalak garatzeko ziren laguntzak, eta urtearen azken hilabeteetan garatu egin dituzte zenbait prototipo hainbat eragilek. Orain horiek aurkezteko unea iritsi da: bihar abenduaren 18an izango da, 18.00etan. plaza irekiak aretoa bete arte.

Wikipediaren gorakada 2019an, bereziki premiazko edukietan

Sustatu
2019-12-16 : 12:40

Euskal Wikilarien Elkarteak euskarazko Wikipediak 2019. urte honetan izandako datu on batzuen berri eman du zenbait txiotan azken asteotan. Artikuluen kopuru absolutuetan euskara orain 29. postuan dago, orain urtebete baino 2 postu gorago. 342.431 artikulu ditugu, iaz baino 33.165 artikulu gehiago (%9,7 hazi gara artikulu kopuruan). Baina bereziki nabarmentzen da gorakada kalitateari begira Wikipediak ezarrita dituen bi neurgailutan: Hezkuntza Programan eta Funtsezko Artikuluen biltegian.

PuntuOrg domeinuak arriskuan egon daitezke

Sustatu
2019-12-15 : 10:10

Duela 20 urteko Interneteko domeinuen panorama sinpleagoa zen: .com, .net eta .org orokorrak zeuden salmenta librean, eta gero estatuz estatu, .es edo .fr edo dena delakoak. Gaur egunean, domeinu generikoen ugaritasunarekin (tartean .eus euskalduna), hasierako hiru orokorren preeminentzia aldatu da, eta haien kudeaketa ere aldatzera doa. Ondorio bat izan daiteke garestitzeko arriskuan egon daitezkeela, eta bereziki, .org domeinuen kudeaketa diru-funts baten esku gera daitekeela jakitea kezkarako motibo da nazioartean.

Tesiker biltegian euskarazko doktorego-tesi guztiak bilduko dituzte

Sustatu
2019-12-13 : 15:24

Atzo aurkeztu zuten euskarazko doktorego-tesien datu-basearen berrikuntza, Tesiker izenarekin aurrerantzean helbide honetan kokatuko dena: euskadi.eus/tesiak. 2007an abiatu zen ekimena, baina orain erabat berritu da. Ofizialki, Euskarazko Doktorego Tesien datu-basea deritzo Tesikerri.

Formakuntza: Cookieak webguneetan erabiltzeko aholkuak

Sustatu
2019-12-13 : 11:09

Cookien bidez jasotzen da informazioa erabiltzaileengandik webguneetan. Oreka behar izaten da hauen erabilpenean: legalki zuzena izan behar du, noski, eta erabiltzailearentzat ez-inbaditzailea, ez pribatutasunaren kontrakoa. Eta bestalde, webgunearen arduradunak analitika interesgarria du eskura. Honetaz jardungo dute zenbait adituk datorren abenduaren 18an, Euskadinnovak antolatutako formakuntza ikastaro doakoan, Arrasateko Garaia Enpresa Digitalean. Hego Euskal Herrian araudi berria dago honetaz, gainera, eta komeni da adi egotea.

Nor dira lider britainiarren ondoan agertzen diren frikiak?

Sustatu
2019-12-13 : 09:34

Boris Johnson lehen ministro kontserbatzaileak Erresuma Batuko hauteskundeak irabazi ditu. Toriek gehiengo osoa dute Brexit azkar baten alde egin ahal izateko. Gaueko irudietan fijatu bazarete, ordea, Johnson jende arraro batzuez inguratua ageri da bart gaueko ospakizunetan. Erresuma Batuko sistema parlamentario bitxiaren ondorioetako bat da.

19.15. Egunean Behin joko aplikazioaz

Sustatu
2019-12-12 : 23:43

Segura Irratirako,  Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin solasean. Gai bakarra tratatu dugu oraingoa, Egunean Behin jokoa. Sustatu egiten duen enpresa berak, CodeSyntax-ek egindako jokoa izanik, jokoa nola garatu den eta nola iritsi den erabilpen zabal bat izatera, horixe komentatu dugu. Baita egun pare batera egitekoa zen Final handia, formatu berri batekin, zuzenean dozenaka lagun denak aldi bereko partida bera jokatzen. Gauzak irten ziren bezala, azkenean Segurako erabiltzaile batek irabazi zuen, Eneko Agirrezabal korrikalariak.

Berria taldearen helburu estrategikoak aurrera begira

Sustatu
2019-12-12 : 17:01

Berria egunkariaren taldeak bi urteko hausnarketa estrategikoa egin du, eta datozen urteetarako helburuak publiko egin ditu. Zazpi helburu nagusi finkatu dira datozen hiru urteetarako: edukiari eta zabalkundeari buruzkoak batzuk, eta baita etxe barrurakoak ere.

Gazte Agora, gizarteaz eztabaidatzeko foro bat Donostian larunbatean

Sustatu
2019-12-12 : 12:03

Gazte Agora Foroa antolatu du Eusko Ikaskuntzak larunbat honetarako, Donostian (abenduak 14). Goizeko jardunaldi bat izango da, Miramar Jauegian, eta UEUk eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak ere parte hartzen dute ekimenean.

MLV ikertaldearen 3. hizkuntzalaritza jardunaldia

Sustatu
2019-12-11 : 08:32

Monumenta Linguae Vasconum EHUko ikertaldeak (MLV) euskararen lekukotasunak bilatzen, editatzen eta aztertzen ditu, mota, leku eta garai guztietakoak. MLV 2002. urtean sortu zen, zenbait hamarkada lehenago Koldo Mitxelenaren ikerketa-taldetik zetozen ikertzaile helduak eta horrelako iker-ildoetan zebiltzan ikertzailegai gazteagoak batu eta elkarlanean ipintzeko asmoz. 2016tik aurrera, helburu zehatz batekin egiten du lan: euskararen "periodizazioa eta kronologia". Hau da, euskararen historia nola definitu daitezkeen aro desberdinak. Periodizazio eta Kronologiaren goiburu horrekin, hain zuzen, jardunaldia antolatu du MLVk datorren abenduaren 13an.

1

Diseinu grafikoaren glosarioa, euskaraz

Sustatu
2019-12-10 : 11:56

Diseinu grafikoaren glosarioa aurkeztu zuten Durangoko Azokan bere sortzaileek, Alaiondo diseinu estudioak eta Donostiako Usandizaga ikasteteko LH-ko Diseinu alorrak. DiseinuGrafikoarenGlosarioa.eus webguneaz gain, liburuxka bat ere argitaratu dute paperean, fanzine deitu izan diotena.

Trivial Gaua euskaraz, Baionan

Sustatu
2019-12-10 : 10:31

Baionako Biltxoko elkarteak TRIVIAL GAUA antolatzen du abenduaren 19an, 19:00etan, Baionako Zizpa Gaztetxean. Osoki euskaraz antolatuko den kult.ura orokorreko joko horretan taldean jokatzen ahalko da, denen artean eta elkarren laguntzaz eginak izanen diren galdeei erantzunik onena asmatzeko

Sarerako Kontratuko 9 printzipioak euskaratuta

Sustatu
2019-12-09 : 13:21

Duela hiru aste aurkeztu zen Tim Berners-Leek babestutako Sarearen Kontratua (Contract for the Web), Internet norabide positibo batean jartzeko ekimena, eta dagoeneko babes instituzional dexente jaso ditu. Ekarpen gisa, bere printzipio nagusiak laburbiltzen dituen euskaratu ditugu.

Urban Klima 2050, EAEko ekimen klimatiko instituzionala

Sustatu
2019-12-08 : 16:00

Eusko Jaurlaritzak Ihobe erakunde publikoaren bidez bultzatuta, Urban Klima 2050 egitasmoa aurkeztu da aste honetan. EAEko 20 erakundek 40 proiektu abiatuko dituzte datozen sei urteotan klima-aldaketak eragindako efektuei egokitzeko, eta aldaketaren beraren kontra lan egiteko. Europako Batasunean LIFE izendatu duten ekimen handiaren euskal adarra (EAEkoa, alegia) izango da Urban Klima 2050.


Urubien bila, natura behatzeko irteera

Sustatu
2019-12-07 : 11:05

Natura behatzeko irteera bat, neguko gau ilun batez? bai, proposamen berezi samar hori da Urubien Bila irteerak proposatzen duena. Egin izan dira txangoren batzuk aurtengo udazkenean jada, eta hurrengoa programatu da, Oñatiko Arantzazuko parketxean, datorren abenduaren 13an, ostiralarekin, 19.00etatik aurrera, dagoeneko ilun-ilun dagoela.

Gabonetako tailerrak jaki tradizionalak egiteko Ormaiztegin

Sustatu
2019-12-07 : 09:08

Zumalakarregi eta Igartubeiti Baserri Museoan Gabonetako tailerrak antolatu dituzte. Ormaiztegin dira jarduerak, doan, baina izena eman beharra dago.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››