Teknologia albisteak

MLV ikertaldearen 3. hizkuntzalaritza jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-11 : 08:32

Monumenta Linguae Vasconum EHUko ikertaldeak (MLV) euskararen lekukotasunak bilatzen, editatzen eta aztertzen ditu, mota, leku eta garai guztietakoak. MLV 2002. urtean sortu zen, zenbait hamarkada lehenago Koldo Mitxelenaren ikerketa-taldetik zetozen ikertzaile helduak eta horrelako iker-ildoetan zebiltzan ikertzailegai gazteagoak batu eta elkarlanean ipintzeko asmoz. 2016tik aurrera, helburu zehatz batekin egiten du lan: euskararen "periodizazioa eta kronologia". Hau da, euskararen historia nola definitu daitezkeen aro desberdinak. Periodizazio eta Kronologiaren goiburu horrekin, hain zuzen, jardunaldia antolatu du MLVk datorren abenduaren 13an.

Topaketa EHUko Arabako Kanpuseko Portilla ikergunean izango 0.7 gelan. Eta hauxe da egitaraua:

9.30: Joseba Lakarra. Kronologia eta periodizazioa: gogoetak haien naturaz eta haiek aberasteko bideez.

10.00: Julen Manterola: Mailegu erromantzeak euskaraz: geruza zaharrak.

10.30: Ander Egurtzegi: Amiküzeraren deskribapen akustikoa.

11.00: Iñigo Urrestarazu: Erdialdeko Euskara Zaharraren bila abiatzen.

11:30: Atsedena

12:00. Iñaki Camino: Testuetarik garatago goiti.

12:30. Anton Ugarte: Koldo Mitxelena eta "Urquijo Euskal Filologia Mintegiaren" sorrera.

13:00: Mikel Martinez Areta: Enkarterri eta Aiarako antroponimia, Gordexolako emakume baten zuhaitz genealogikoan barrena.

14.00: Bazkaltzeko tartea.

16.00: Blanca Urgell: Lehen Euskara Modernoaren beste ikuspegi bat: 'Para cuando venga el caso' eskuizkribia (ia) ezezaguna.

16:30. Koldo Ulibarri eta Karlos Sanchez Ekiza: XVIII. mendeko musikaren eta hizkuntzaren aldaketez: Gabon kanta (ezezagun) biren ildotik.

17:00: Jabier Etxagibel: Clemence Richard, Bonaparte printzearen laguntzaile isila eta isildua.

17:30. Urtzi Reguero: Lehen Goi-Nafarrrera Modernoaren atarian: zenbait ohar Mikelestorenak erabili zuen hizkerari buruz.

18.00: Atsedena.

18:30: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga eta Ekaitz Santazilia: Gehiago XVII. mendeko literaturaz: Materraren testuingurua eta iturria aurkitua.

19.00: Aurelia Arkotxa: Laveuxville zaharraren berriak.

19:30: Blanca Urgell eta Joseba Lakarra: Itxiera, 2020. urtea MLV5entzat, balantzea eta erronkak.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago