Teknologia albisteak

Urubien bila, natura behatzeko irteera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-07 : 11:05

Natura behatzeko irteera bat, neguko gau ilun batez? bai, proposamen berezi samar hori da Urubien Bila irteerak proposatzen duena. Egin izan dira txangoren batzuk aurtengo udazkenean jada, eta hurrengoa programatu da, Oñatiko Arantzazuko parketxean, datorren abenduaren 13an, ostiralarekin, 19.00etatik aurrera, dagoeneko ilun-ilun dagoela.

Urubiak gaueko hegazti harrapakariak dira. Ez zehaztapen handiegiarekin, hontz edo mozolo ere esaten zaie, segun espeziea eta tokian tokiko euskara, hegazti hauei.

Irteera abenduaren 13an izango da, 19.00etan. Lehenbizi, Arantzazuko Parketxean (Santutegiaren ondoan), urubien ezaugarrien inguruko aurkezpena egingo da, hegazti hauen ezaugarri nagusiak ezagutzeko. Nerea Pagaldai adituak emango ditu azalpenak. Hontz mota bat da urubia, bai, baina gainontzeko hontzetaz bereizten jakingo al genuke? Eta zeintzuk dira bere berezitasunak? 

Ondoren, ibilaldia, zaultasunik gabe, eta urubien kantuak entzunez. Adin guztietako pertsonentzako egokia izan daiteke, eta lagungarri izan daiteke linterna eramatea. 5 euro da irteera, eta plaza mugatuak direnez, aldez aurretik gorde behar da tokia. Horretarako eta informazio gehiagorako, idatzi arantzazu (a bildua) gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Era berean, Parketxesarea.org helbidean ere bada informazioa.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago