
Gipuzkoa Talent Forum izeneko topaketa egingo da Donostiako Anoeta estadioan (orain ofizialki Reale Arena), datorren abenduaren 23an. Gipuzkoako enpresak talentuarekin topo egiteko jardunaldia da. Profesionalentzako izen-emate epea zabalik dago oraindik, eta www.gipuzkoatalent.eus webgunearen bidez egin daiteke.
Dapa ikus-entzunezko egitasmoa abian jarri da Azpeitian, Dinamoa sormen gunearena da proiektua. Molde berriz egindako erreportaje edo ikus-entzunezko saio laburrak izango dra Daparenak, eta lehen biak sarean daude ikusgari jada, biak ala biak beste sortzaile/sormen-proiektu batzuei buruzkoa. Gaur, Durangoko Azokako Irudienean, proiektuaz gehiago jakiteko aukera.
Segura Irratirako. Ohi bezala Iñigo Arretxerekin grabatu beharrean, oraingoan Anaitze Jauregirekin izan da. Nola podcasta grabatu zen Durangoko Azoka irekitzen zen egunean, gaia huraxe izan zen, Durango, eta bereziki Azokan dagoen atal teknologikoak, Kabia Digitalak duen egitaraua.
Berria egunkariaren webgunea irekitzen baduzu, oharra ikusiko duzu (irudian txertatua) ea ohartarazpenak jaso nahi dituzun. Ordenagailuko ingurunean, Chrome, Safari edo Firefox nabigatzaileekin izango duzu aukera; eta antzekoa mugikorretik bisitatu Android sistema baduzu (jakinarazpen mugikorren antza duten abisuak jasotzen dira kasu horretan).
Euskararen Nazioarteko Eguneko Jaurlaritzaren ekitaldi ofizialak balio izan zuen, joan den abenduraren 3an, adierazpen bat publiko egiteko eta baita ere 2020ko jarduerak zertan zentratuko diren iragartzeko: bigarren Euskaraldiaren antolakuntzan, zeinaren lema ere ekitaldian jakinarazi zuten estreinakoz. "Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan", horixe izango 2020ko azaro eta abenduan egingo den Euskaraldiaren leloa.
Special Projects izeneko sormen tailerrak Paper Phonea asmatu du, paperezko telefonoa. Ariketa estilistiko edo artistiko gisa har daiteke, baina aplikazio bat ere ba dago Google Playn, eta proiektuaren kodea ere askatu dute Github-en. Sustatun ere probatu dugu.
Hizkuntza teknologien aplikazioa RIS3an mintegia antolatu du Langune elkarteak, datorren abenduaren 10erako (goizez), Bizkaiko Parke Teknologikoan (Zamudio). RIS3 laburdurak izendatzen du Research and Innovation Strategies for Smart Specialisation kontzeptua ingelesez: Ikerketa eta Berrikuntzako Estrategiak Bereizkuntza Adimentsurako, euskaraz. Langune elkartea da Euskal Herriko hizkuntza industrien elkartea.
Kulturaren Euskal Behatokiak egindako azterlan baten arabera, EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko euskal hiztunen %56k parte hartzen dute euskarazko kultura jardueretan. Azterketa joan den ostiralean aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta Interneteko euskarazko kontsumoari buruzko datu hau ere badakar: euskal hiztunen % 42,4k irakurtzen dituzte euskarazko webguneak. Hamarretik ia seik ez, beraz.
Segura Irratirako, Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin solasean. Egunen Behin-eko jokoan letra-zopak nola sortu diren aipatu dugu, eta bestetik Japoniako enpresa teknologiko batetik etorritako albistea: lau eguneko lan astea probatu dutela eta ondo irten zaiela, ez bakarrik daude langileak gustora, produktibitateak ere gora egin du!
2019. urteko 12. podcasta, azaroaren 21ean grabatua Segura Irratirako, Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin solasean. INE estatistika institutuak mugikorretako mugimendu datuak gordeko dituela eta, bestetik, streaming zerbitzu berriak, Apple TV Plus, eta Disney Plus.
2019. urteko 11. podcasta, azaroaren 14an grabatua Segura Irratirako, Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin solasean. Mundolingo nazioarteko mintzalagun topaketak aipatu ditugu, eta baita #EhundakaAhizpa ekimena, emakumezko twitter erabiltzaile euskaldunen ikusgarritasunaren alde.
2019. urteko 10. podcasta, azaroaren 7an grabatua Segura Irratirako, Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin solasean. Twitterrek propaganda politikoa debekatu nahi duela, batetik, eta Google Word Coach jokoa aipatu dugu bestetik.
Dekretuz onartu zen azaro hasieran Interneteko zerbitzuak Espainiako Gobernuak nahi erara ixteko dekretua, eta gerora Espainiako Kongresuak onetsi zuen (PSOE, PP eta Ciudadanos alde; Podemos abstenituta). Dekretu honek Interneteko komunikaziorako eta adierazpen askatasunerako dakarren arriskuak kritikatu zituen duela egun batzuk wikilari katalanen elkarteak, Amical Wikipediak. Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak ere bat egin du salaketarekin.
2019. urteko 9. podcasta, urriaren 31n grabatua. Segura Irratian, Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin izandako solasean hitz egin dugu Santiago Abascal Vox-eko liderraren Instagram harrigarriaz, eta baita Arimen Gau edo Halloween delakoaz, ohitura euskaldun berreskuratuaz, zehazki.
2019. urteko 7. podcasta, urriaren 17an grabatua Segura Irratirako, Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin solasean. Beste hizkuntza gutxituen presentzia geure artean eta teknologiaren munduan, eta baita Twitter hobeto erabiltzeko tresnaren baten gomendioa.
Segura irratian, urriaren 5ean. Euskal dantzak, ondare eta Interneteko indar bizi gisa, eta Eurokopan esatari euskaldunak bilatzeko deia. Batez ere Dantzan.eus webgunearen jardunari begiratu bat.
Segura irratian, 19.04 atala, urriaren 3an aireratua uhinetan. Musika kontsumoa, gailuak, joerak, biniloa-CD, deskargak eta pirateria.
Amazon Prime Video streaming zerbitzuan euskaraz bikoiztutako bi film daudela jakin dugu. Dragoi Bola sortako bi film. Eta ez dago gehiago, baieztatu ahal izan dugunez.