Teknologia albisteak

Podcast: Harkaitz Cano, Fakirraren Ahotsa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-17 : 23:17

Harkaitz Cano eta Fakirraren Ahotsa. Donostiako Egia kultura etxean izan zen hitzaldi eta solasaldi hau, irailaren 25ean grabatu genuen. Canok bere eleberria komentatu zuen, eta berarekin mahaian izan ziren Edu Zabala (irakurle kluben koordinatzailea) eta Ruben Vidal kultura etxeko arduraduna.

Hemen audioa, zeina ia osorik dagoen, salbu eta pasarte zehatz bat, anekdota pertsonal batekin hornitua. Canok ez grabatzeko eskatu zuen eta kasu egin diogu.

Canok puntu asko tratatu ditu bere gaiaz: Imanolez, eta baita liburuaz ere. Baina zerbait komentatzeagatik, hasieran aipatzen duen puntu bat utziko dugu hemen: izenburua, Fakirraren Ahotsa. "Izenburu estragabantea", Canoren beraren aitorpenean, "ahoskatzeko zaila, batez ere bi ardo edan badituzu". Izatez, Fakir goitizenarena ez zekien Canok lana hasi baino lehen, baina behin karamelo hori eskura izanda (Ipar Euskal Herriko lagunek lehenago ezagutu zutela kantaria Fakir goitizenez, ezen ez Imanol ponte-izenez), derrigor ahora eraman beharra.Hala ere, ez du metafora gehiegi landu, martiritza edo mortifikazioaren irudirik ez du sartu liburuan.

"Lanek izaten dute izenburu on bat, edo tokatzen zaiona, eta hau, zegokiona da", Canoren iritziz. "Gaztelaniaz saiatu ziren jar niezaion beste zerbait. Lotsa ematen dit izenburua aipatzea, baina argi esan nien: 'Ése es un buen título para un libro que no es mi libro'. Zerbait komertzialagoa edo espero zuten. 'El noseque de la época del desengaño'. Ez zen horrela ez, okerragoa zen, baina irudika dezakezue".

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Sustatu Multimedia

Sustaturen Multimedia edukiak osatzen dituzte, denboraldi honetan nagusiki, Segura Irratitik audioz eta gure Twitch kanaletik ikus-entzuneko zuzenean egiten ditugun emanaldiek: ohikoan, ostegunetan goizeko 10.40etan izaten da, 20 minutuko saioa. Horrez gain, Youtubeko gure kanalean ere kargatzen ditugu beste audio eta bideo eduki batzuk tarteka.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago