Teknologia albisteak

Formakuntza: Cookieak webguneetan erabiltzeko aholkuak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-13 : 11:09

Cookien bidez jasotzen da informazioa erabiltzaileengandik webguneetan. Oreka behar izaten da hauen erabilpenean: legalki zuzena izan behar du, noski, eta erabiltzailearentzat ez-inbaditzailea, ez pribatutasunaren kontrakoa. Eta bestalde, webgunearen arduradunak analitika interesgarria du eskura. Honetaz jardungo dute zenbait adituk datorren abenduaren 18an, Euskadinnovak antolatutako formakuntza ikastaro doakoan, Arrasateko Garaia Enpresa Digitalean. Hego Euskal Herrian araudi berria dago honetaz, gainera, eta komeni da adi egotea.

Cookiak baliotsiak dira erabiltzaile kopurua jakiteko, bisitak, nabigazioa, ea erosketak burutzen dituen bisitariak, noiz uzten duen erosketa saskia eta, are gehiago, ondoren webgunera itzul dadin iragarkiak eskaini dakizkioke. Hau guztiori egiten da erabiltzaileen jardueraren arrastoa jarraitzen duten gailuen bidez eta hauen erabilera arautua dago. Hego Euskal Herrian indarrean da jada Datuak Babesteko Espainiako Agentziak egin duen Cookie Gida berria, eta hortaz inportantea da.
 
Alderdi juridikotik eta teknikotik tratatuko dute gaia Jorge Campanillas Iurismaticako abokatuak; eta Mikel Larreategi CodeSyntax-eko ingeniariak.

Egitaraua

9:30-11:00 Cookieak eta araudia: (Jorge Campanillas – Iurismática)

- Zergatik arautzen dira cookieak?

- DBEAren cookien gida.

- Gure webgunea legalki moldatuz.

11:00-11:15 Atsedena-kafea.

11:15-12:30 Cookieak ulertu (Mikel Larreategi - CodeSyntax)

- Zer dira cookieak? Path, domeinuak, iraungitzea, hirugarrenak...

- Nola identifikatu nire webguneak erabiltzen dituen cookieak?

- Ze kanpo zerbitzu gehitzen dituzte cookiek?

- Araudia betetzea, erabiltzaileek onartzeko baliagarritasunak

- Wordpress pluginak

- Beste liburutegi batzuk

Non, noiz: Garaia Parke Teknologikoan, Arrasaten, abenduaren 18an.  Garaia Enpresa Digitalean, hiru orduz. Gaztelaniaz izango da.

Izena ematea, doan, hemendik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: