Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Nós galizierazko egunkaria jaio da gaur

Sustatu
2020-01-02 : 08:58

Gaur hasi da argitaratzen Nós galizierazko egunkaria (galizieraz, Gu). Asteartetik larunbatera paperean argitaratuko da, eta Nosdiario.gal edizio digitalean egunero berrituko da. 3.000 harpidetza lorturik, hori da bere biziraupenerako gako nagusia. Baina 2.400 salmenta puntutan ere egongo da Galizian, 1.50 euroko prezioan. María Obelleiro kazetaria da zuzendaria.

2019 urteko hitza: Antropozenoa

Sustatu
2019-12-31 : 12:11

Sustatuko editoretza batzordeak erabaki du demokratikoki Antropozeno hitza dela 2019ko hitza. Antropozenoa garai geologiko bat adierazten duen terminoa da: gizakiak dagoeneko hasi duen garai geologikoa da. Besteak beste, Tokikom sarietan euskal hedabide baten azal onenari saria eman zitzaionean, hori izan zen gaia (Goienkariaren Puntua gehigarrian agertu zen), eta huraxe ekarri dugu hona artikulua ilustratzeko.

Fango, kargagailu intrusibo baina despistatzailea

Sustatu
2019-12-28 : 09:56

Kargagailu horrek energia ematen dio mugikorrari, baina gailuari ere konektatzen zaio eta aktibitatea eragiten dio telefonoari: ausazko web-orrietan nabigatzen du, bideoak bilatzen ditu, mapetan mugitzen da eta era guztietako edukiak erreproduzitzen ditu. Zergatik aktibitate intrusibo horretara behartu zure mugikorra? Ba aktibitate-datu aleatorioak sortuz despistatu egiten dituzulako iragarkien mende dauden enpresa handiak, hala nola Facebook, Amazon, Netflix edo Google.

1

Itzuli, gaztelania-euskara izultzailea, orain aplikazioan eta ahotsarekin

Sustatu
2019-12-27 : 11:34

Itzuli aplikazio mugikor berriak Eusko Jaurlaritzak urrian aurkeztu zuen itzultzaile neuronal berria erabiltzen du oinarri gisa, gehikuntza interesgarri batekin: ahotsarekin ere funtzionatzen du, ahotsa testu bihurtuz itzuli aurretik. Hau da, gaztelania-euskara norabidean zerbait esan eta euskarazko testua emango dizu aplikazioak. Euskara-gaztelania norabidean ere funtzionatzen du.

Mini-adreiluekin egindako etxetxoak, baina benetako arkitektura

Sustatu
2019-12-26 : 09:08

Ourobors Arq. izeneko arkitektura estudioak, eskalan egindako etxetxoak egiteko materialak eskaintzen ditu, baina benetako materialekin. Hau da: mini-teilak, mini-adreiluak eta porlana (mini-zorroetan enpaketatua) erabiliz egin itzazu etxeak, benetako printzipio arkitektonikoak eta igeltseritzakoak erabiliz.


Tokyoko metroa denbora errealeko 3D mapa batean

Sustatu
2019-12-25 : 09:58

Mini Tokyo 3D munduko metro sistema baten ikuskatze tresna harrigarrienetako bat da. Tokyoko garraio publikoen erakundeak antolatutako Open Data lehiaketa batera aurkeztu zen Akihiko Kusanagi, eta berak egin zuen.

Publizitatea filmetan txertatzeko teknologia txinatar berria

Sustatu
2019-12-24 : 12:03

Product placement deritzon teknika publizitarioa aski ezaguna da: ikus-entzunezkoetako gidoian, paisaian, aktoreen arteko objektu eta inguruetan marka komertzialen agerpen argia. Truko publizitario hau beste maila batera doaz eroatera orain Txinan: iragarkirik ez zegoen tokian kokatuko dituzte produktuak.

Ttap aldizkariko elkarrizketak JarriONen eta telebistan ikus daitezke orain

Sustatu
2019-12-23 : 10:00

Ttap aldizkari digitalaren bideoak JarriON aplikazioan ikus daitezke gaurdanik, eta ondorioz, Chromecast gailu bat tarteko dela, baita telebistan ere. Azken asteetako zazpi elkarrizketa agertu dira gaur aplikazioan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››