Teknologia albisteak

Gazte Agora, gizarteaz eztabaidatzeko foro bat Donostian larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-12 : 12:03

Gazte Agora Foroa antolatu du Eusko Ikaskuntzak larunbat honetarako, Donostian (abenduak 14). Goizeko jardunaldi bat izango da, Miramar Jauegian, eta UEUk eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak ere parte hartzen dute ekimenean.

Donostiako foro honi beste batzuek jarraituko diete: Gazte Foroa Nafarroa (2020ko otsailean, Iruñean), Gazte Foroa Ipar Euskal Herria (2020ko martxoan, Baionan), Mugaz gaindiko Gazte Foroa (2020ko maiatzean).

Dagoeneko publiko egin den oinarrizko dokumentu batetik, gehiago sakontzea da kontua. Lau puntu nagusiren inguruan oinarrituko da eztabaida, Donostian eta gainerako foroetan:

  • Gobernantza: parte-hartzea eta gazteon ahalduntzea.

  • Ongizate materiala: enplegua eta etxebizitza 

  • Euskara eta hizkuntza-politikak

  • Hezkuntza formal eta informala 

Eta bakoitzaren inguruan, lantalde-dinamikak sustatuz, ikuspegi hauetatik ekingo diete gazteek (hori da metodologia, bederen):

  • Gazteon erronkak
  • Gobernantzarako tresna eta proposamenak 
  • Lurraldeen arteko lankidetza eta kolaborazioa 

Izena emateko eta informazio gehiago, hemendik.

Erantzun

Sartu