Teknologia albisteak

Gabonetako tailerrak jaki tradizionalak egiteko Ormaiztegin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-07 : 09:08

Zumalakarregi eta Igartubeiti Baserri Museoan Gabonetako tailerrak antolatu dituzte. Ormaiztegin dira jarduerak, doan, baina izena eman beharra dago.

Gaileta tailerra, abenduaren 27an 11:00etatik 13:00etara. 6 eta 12 urte bitarteko aurrei zuzendua izango da. Aurrez izen ematea beharrezkoa da, kopuru mugatua. Basotxulo elkartean, Ormaiztegin. Izena emateko, hemen.

Artalasto tailerra abenduaren 26an izango da Basotxulo elkartean 11:00etatik 13:00etara. 6 eta 12 urte bitarteko aurrei zuzendutak. Aurrez izen ematea beharrezkoa da, kopuru mugatua. Informazio gehiagorako eta izena emateko, egin klik hemen.

Turroi tailerra Ormaiztegin antolatu dute. Jarduera Basotxulo elkartean izango da Urtarrilaren 3an 11:00etatik 13:00etara. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago tailerra. Aurrez izen eman behar da, kopuru mugatua. Informazio gehiago Museoko web gunean: klik egin hemen.

Talo tailerra ere Ormaiztegin egingo da. Urtarrilaren 2an izango da Basotxulo elkartean 11:00etatik 13:00etara. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera bada ere, guraso eta aiton-amonei parte hartzeko gonbita luzatzen diegu, hauek beraien esperientzia eta bizipenak banatu ditzaten jaki tradizional honen inguruan. Aurrez izen ematea beharrezkoa da, kopuru mugatua. Informazio gehiago Museoko web orrian: klick egin hemen

Erantzun

Sartu