Teknologia albisteak

Tesiker biltegian euskarazko doktorego-tesi guztiak bilduko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-13 : 15:23

Atzo aurkeztu zuten euskarazko doktorego-tesien datu-basearen berrikuntza, Tesiker izenarekin aurrerantzean helbide honetan kokatuko dena: euskadi.eus/tesiak. 2007an abiatu zen ekimena, baina orain erabat berritu da. Ofizialki, Euskarazko Doktorego Tesien datu-basea deritzo Tesikerri.

UEUk kudeatzen duen Inguma Euskal komunitate zientifikoaren datu-basean du abiapuntua Tesikerrek . Gaur egun 763 tesi lan daude Inguman katalogatuta eta horietatik 550 eskuratu daitezke Tesikerren.

Doktorego-tesi bakoitzaren inguruko hainbat datu daude Tesikerren: Izenburua, egilea, zuzendaria(k), unibertsitatea, fakultatea, saila, Jakintza arloa, SHU, Urtea, ISBN (dagoenean), laburpena (euskaraz, ingelesez), elebidunen ezaugarriak (hizkuntza, orriak) zein esteka pdf dokumentura. Azken aldaketekin, gainera, bilaketa aurreratuak errazago egiteko aukera izango da.  Egilearen arabera, izenburuaren arabera,  urtearen arabera, deskriptoreen arabera edota unibertsitate zein jakintza arloen arabera, adibidez.

Bilaketa erraztasunari esker, egon da jada Tesikerri begia bota dionik. Ana Galarraga zientzia-dibulgatzaileak azpimarratu duen bezala, azpimarratzeko moduko datu bat ikusten da bilduman: 2000. urtera arte tesi egileen gehiengoa gizonezkoa zen, baina urte horretatik aurrera orekatu egiten da eta 2014. urtetik hona emakume gehiagok aurkezten dute tesia euskara. Beste datu bat: Hamarkada bukatzera doala, azken urteetan urtero 50 edo 60 tesi inguru sortzen dira urtero.

Arakatu Tesiker hemen: https://www.euskadi.eus/tesiak/

Erantzun

Sartu