Teknologia albisteak

Berria taldearen helburu estrategikoak aurrera begira

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-12 : 17:01

Berria egunkariaren taldeak bi urteko hausnarketa estrategikoa egin du, eta datozen urteetarako helburuak publiko egin ditu. Zazpi helburu nagusi finkatu dira datozen hiru urteetarako: edukiari eta zabalkundeari buruzkoak batzuk, eta baita etxe barrurakoak ere.

Oihana Elduaien eta Elene Barandiaran Berriako langileek azaldu dituzte helburuak eta prozesua bideo batean.

Berria taldearen eginkizun nagusia kalitatezko informazioa ematea dela diote, eta balio jakin batzuetan oinarri harturik ekingo dio lanari Berriak: euskaltzalea, nazionala, independentea, komunitarioa, kritikoa, irekia, profesionala, konprometitua, aurrerakoia eta feminista.

Zazpi helburu nagusiak izango dira, beraz:

- Edukien bidez, erreferentzialtasunean sakondu.

- Irakurleen kopurua handitu

- Berrialagunen komunitatea handitu

- Berriaren inguruko komunitate hori Berriaren jardueren erdigunean jarri,

- Barrura begira, lantaldea zaindu

- Berria taldea feminista bihurtzen saiatu

- Bideragarritasun ekomonikoa lortu.

Erantzun

Sartu