Teknologia albisteak

Sarerako Kontratuko 9 printzipioak euskaratuta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-09 : 13:21

Duela hiru aste aurkeztu zen Tim Berners-Leek babestutako Sarearen Kontratua (Contract for the Web), Internet norabide positibo batean jartzeko ekimena, eta dagoeneko babes instituzional dexente jaso ditu. Ekarpen gisa, bere printzipio nagusiak laburbiltzen dituen euskaratu ditugu.

Hiru eragile motari zuzentzen zaio kontratua, gobernu, enpresa eta herritarroi. Bederatzi printzipio dira, eragile bakoitzarentzat hiru, eta hizkuntza handietan daude idatzita bakoitza. Hemen zortzigarrena, adibide gisa.

Baina lehengoan euskaratu genituen printzipioen oinarrizko forma, eta itzultzaile lagun batek ontzat eman ondoren, hemen banatzen ditugu.

Gobernuentzako egitekoak:

  • 1. printzipioa: Denek Internetera konexioa dutela ziurtatu.
  • 2. printzipioa: Internet osoa irekita izan, etengabe.
  • 3. printzipioa: Errespetatu eta babestu jendearen datuak eta pribatutasuna, eskubide funtsezko hori.

Enpresentzako egitekoak:

  • 4. printzipioa: Internet erabilterraz eta merkea izan dadila ekin.
  • 5. printzipioa: jendearen datuak eta pribatutasuna errespetatu eta babestu, sarean konfiantza handitzeko.
  • 6. printzipioa: Gizateriaren alde onak indartzen, eta alde okerrak murrizten, dituzten teknologiak garatu.

Herritarrontzako egitekoak:

  • 7. printzipioa: Izan sortzaile eta kolaboratzaile amaraunean.
  • 8. printzipioa: Komunitate indartsuak sortu, giza duintasuna eta diskurtso errespetuzkoak landuko dituztenak.
  • 9. printzipioa: Amaraunaren alde egin borroka.

ODT Libreoffice-ko formatuan zip baten barruan, hementxe, eta PDF gisa hemen.

Sarerako Kontratua, 9 print... by sustatu on Scribd

Contract for the Web ekimenak CC-by lizentziarekin banatu ditu testuak, World Wide Web Foundation fundazioaren izenean, eta geuk berdin banatzen dugu Sustatuk egindako euskaraketa.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago