Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Euskara sarean ikasteko Ingura sistema berriabiarazi dute

Sustatu
gaur : 08:39

Iaz aurkeztu zen Ingura euskara ikasteko plataforma "berriabarazi" egin du Jaurlaritzak. Euskara ikasi nahi dutenei laguntzeko helburuz, ikus-entzunezko materiala duen webgune bat da, A1 eta A2 mailetan euskara modu gidatuan ikasteko.

Gora eta gora beti Doraemon eta lagunak

Sustatu
2025-10-24 : 12:16

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. edizioaren baitan, eta iaz hasi zen zinemaldi honetako Animedon programazio bereziaren barruan Fujiko Fujio bikote artistikoa omenduko dute.Doraemonen sortzaileak dira Fujiko Fujio eta haien omenezkoa Gora eta gora beti, Doraemon eta lagunak jardueran izango da, datorren azaroaren 1ean, larunbatarekin.

Tinder ligatzeko aplikazioa euskaraz

Sustatu
2025-10-23 : 14:59

Aste honetan egindako eguneraketa baten ostean, Tinder aplikazioa euskaraz dago orain. 2023an web bertsioa euskaratu zuten, baina oraingo euskaratzea sakonagoa da, eta ligatzeko hobespenetan euskara ere jarri daiteke orain norberak hitz egiten dituen hizkuntzen artean.

Googlek 'AA Modua' aktibatu du bilatzailearen hizkuntza nagusietan

Sustatu
2025-10-22 : 08:29

Badira hilabete batzuk Googlek adimen artifizialeko (AA) emaitzak eskaintzen dituela bere bilatzailean, bere produktu askotan Gemini izenarekin AA integrazioa bultzatzen ari den bezalatsu. Baina aste honetan are gehiago sartu dute AA bere betiko produktu nagusian, bilatzailean, zeinean Mode IA delako bilaketa aukera guztiz nabarmena den orain. Gaztelaniaz Modo IA eta frantsesez Mode IA deitu dute eta aktibatuta dago. Euskaraz ez dago oraindik (ezta katalanez ere) eta euskara baduzu ezarpen nagusi bezala Google produktuen interfazerako oraindik ez zaizu ageriko, baina susmatzen dugu laster etorriko dela.

Cyberzaintza zerbitzuaren iragarki kanpaina

Sustatu
2025-10-21 : 16:55

Zibersegurtasunarekin arduratsu joka dezagun sustatzeko kanpaina bati ekin dio Eusko Jaurlaritzak. Sare sozialetan eta beste kanal batzuetan ageri dira bideoak, eta sustatzen dute Cyberzaintza izenarekin bataiatu duten Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia. Webgunea Zibersegurtasun.eus da, batean Cyber eta bestean Ziber baina tira, hortxe duzue.

Artista sortzaileentzako "oinarrizko errenta unibertsal" bat ondo ari da funtzionatzen Irlandan

Sustatu
2025-10-21 : 09:17

Artista sortzaileentzako soldata oinarrizko bat ezarri zuten duela 3 urte Irlandan, eta luzatzera doaz esperimentua, emaitza onak izan dituelakoan. Bi mila sortzailek 1.400 euro inguruko "oinarrizko errenta unibertsal" moduko jaso dute azken urteetan, eta luzapena izango dute 2026ko otsailera arte. Eta datorren urtean beste deialdi bat egingo dutela iragarri dute. BIA izeneko planaren azterketa ekonomiko bat ere egin du Irlandako Errepublikako Gobernuak eta ondorioztatu dute inbertitutako euro bakoitzeko, oro har 1.5 euroko itzulketa izan duela onura ekonomikoetan egindakoak.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak 15 urte bete ditu

Sustatu
2025-10-20 : 09:23

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak 15 urte bete ditu, eta joan den ostiralean egin zuen ospakizuna, Bilbon izandako ekitaldian. Topaketan Iker Badiolak, Katedrako zuzendariak, nabarmendu zuen Katedrak 2010ean sortu zenean finkatutako misioan jarraitzen dutela (herritarren kultura zientifikoa sustatzea gizarte demokratikoago baterantz aurrera egiteko), baina ere berean konpromiso hori zabaldu nahi dutela: "Zientzia gizartearen txoko eta ertz guztietara hurbildu nahi dugu, ezagutza ahalik eta jende gehiagorentzat eskuragarri eginez martxan jarriko ditugun ekimenen bitartez."

Abenduko Pizkundea ekitaldira gonbidatzen gaitu Kontseiluak

Sustatu
2025-10-17 : 10:43

Abenduaren 27an milaka euskaltzale batu nahi ditu Euskalgintzaren Kontseiluak euskararen etorkizunaren aldeko ekitaldian. Pizkundea du izena ekitaldiak, abenduaren 27an izango da Bilbao Arena pabilioian, eta sarrerak salgai jarri dituzte jada Pizkundea.eus webgunean.

EzBerdin Berdinak: ikuskizuna eta hausnarketarako topaketa

Sustatu
2025-10-15 : 08:38

Eusko Ikaskuntzak EzBerdin Berdinak izeneko esperientzia artistiko eta parte-hartzailea antolatu du, euskal identitate garaikideaz, euskarak eta kulturak gizarte anitz batean duten zereginaz pentsamendu kritikoa sustatzeko asmoa duena.

IBMren prozesagailua kuantikoa instalatu dute Donostian

Sustatu
2025-10-14 : 15:57

IBMk eta BasQ – Basque Quantum deitu duten erakunde publikoa, IBM Quantum System Two operatiboa inauguratu dute gaur Donostian. "Operatiboa" deitu diote, eta ez ordenagailu, baina horixe omen da, ordenagailu kuantikoa diotena, IBM Heron 156 qubit-eko prozesadore bat barruan daramana.

Kimu, euskarazko hizkuntza eredu txikia

Sustatu
2025-10-13 : 11:39

Kimu izeneko euskarazko hizkuntza eredu txiki bat (SLM, Small Language Model) argitaratu berri du Oraik. Adimen artifizialeko eredu hau oso arina da eta erabiltzaile arrunten ordenagailu eramangarrietan martxan jartzeko modukoa da.

Linguae Vasconum Primitiae, ale bakarra Euskal Herrian ikusgai

Sustatu
2025-10-11 : 08:31

Gaurdanik eta datorren urteko urtarrilaren 11 bitartean, ikusgai izango da Baionako Euskal Museoan Linguae Vasconum primitiæ euskarazko lehen liburu inprimatuaren ale bakarra. Ale hori 1545ean inprimatu zen Bordelen, eta Frantziako Liburutegi Nazionalean gordetzen da. Orain tarte baterako Euskal Herrira dator.

Euskarabildua 2025: Nork gobernatzen du Internet?

Sustatu
2025-10-10 : 09:37

Euskarabildua topaketa teknologikoaren aurtengo goiburua hau da: Nork gobernatzen du Internet? Galdera horri erantzuteko prestatu dute egitaraua, eta datorren azaroaren 4an izango da hitzordua, Donostiako San Telmo museoan.

Arnasguneak hizkuntza gutxituetan, nazioarteko biltzarra

Sustatu
2025-10-09 : 09:05

Nazioarteko konferentzia soziolinguistikoa egingo da datorren astean Azpeitian: Arnasguneak Hizkuntza Gutxituen Biziberritzean. Urriaren 16an eta 17an. Izena emateko aukera dago oraindik, hemen. Antolatzaileak dira Udalerri Euskaldunen MankomunitateaSoziolinguistika KlusterraUdako Euskal UnibertsitateaCoppieters Fundazioa; eta babesleak Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Azpeitiko udala, eta Europako Parlamentuko funtsak.

Elon Musk hasi da Grokipedia elikatzen, momentuz Wikipediako edukia erakutsiz literalki

Sustatu
2025-10-08 : 09:09

Joan den astean iragarri zuen Elon Musk oligarkak Wikipediari aurre egingo zion proiektua: Grokipedia. Bere adimen artifizialeko (AA) Grok zerbitzuaren bidez elikatuko omen den entziklopedia benetakoa eta ez-wokea, ildo ideologikoki zuzenekoa. Jada ireki du webgune bat, baina artikulu mordoa dagoela esan arren, momentuz ez dago halakorik, eta bai ordea paradoxa bat: badirudi Grokipedia zentzu guztietan imitatuko duela Wikipedia, logoetatik hasi eta zerbitzu osagarrietara, eta izatez orain funtzionatzen duten bilaketek ematen dutena da literalki Wikipediako edukia, ez AAk sukaldatutako ezer.

E-posta helbide okerrak eta zuzenak bereiztea ez da beti erraza

Sustatu
2025-10-07 : 09:11

E-posta helbide baten egitura badakigu nola den: izena + a bildua + domeinu bat. Teoria oinarrizkoa hori da, baina ze salbuespen edo aldagai daude, zeinuak, espazioak, eta segun domeinuak nola agertzen diren. Jakingo zenituzke onak eta txarrak desberdintzen?

'Ocho apellidos vascones' aldizkari-azalaren afera

Sustatu
2025-10-06 : 09:32

Arqueología e Historia aldizkari espainiarraren 63. alea, urrikoa, aldez aurretik zetorren iragarria baskoien herriari eta historiari buruzkoa izango zela. Azala, zeinean badirudi erreferentzia egiten zaiola "Ocho Apellidos Vascos" filmari (bi pertsonaiak hango aktoreen oso antzekoak dira), izan zen komentagai duela aste batzuk, aldizkaria banatu aurretik, eta baten batek jarri zion goitizena, Ocho Apellidos Vascones. Baina sorpresa benetako argitalpenarekin etorri da: gizonezko baskoiaren lepoan agertzen den Irulegiko Eskuak "ESPAÑA" dauka idatzia alfabeto latinoz. Ilustratzailearen erabaki lotsagarria dela esan du argitaratzaileak, barkamena eskatu dute, eta zirkulaziotik kendu aldizkaria.

Bind programaren 5. edizioa: startupen soluzio teknologikoak zabaltzeko

Sustatu
2025-10-05 : 12:27

Eusko Jaurlaritzak epea ireki du startup disruptiboek irtenbide digitalak emateko Bind programaren edizio berriari. Urriaren 20ra arte, enpresa berriek proposatzen diren 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu ahal izango dittze, eta proiektuan sartuz gero, bitartekaritza egingo du Bind programak soluzio horiek irits daitezen hainbat euskal enpresatara.

Dutxengatiko salaketak jaso dituzte Udalekuetako hezitzaileek, ez erasoengatik

Sustatu
2025-10-04 : 09:37

Beste adierazpen bat zabaldu dute Euskal Udalekuetako hezitzaileek, aurrekoa bezala beren Instagram kontutik, baina JPG bat izan beharrean bideo batean irakurria. Zehaztu dute dutxa mistoengatik salaketak bai jaso dituztela, baina erasoengatik ez. Jasotako elkartasuna ere eskertu dute. Jarraian transkripzioa.

Durangoko Azokarako proposamenak: digitalak eta sortzaileenak

Sustatu
2025-10-03 : 14:41

Durangoko Azokako Kabia digitalean eta sortzaileen ataletan proposamenak aurkezteko epea irekita dago, urriaren 6a arte. Sortzaileentzako proposamenak, hemendik. Eta hemen Kabiako proposamen digitalak. 

Aurrekoak ››