Arqueología e Historia aldizkari espainiarraren 63. alea, urrikoa, aldez aurretik zetorren iragarria baskoien herriari eta historiari buruzkoa izango zela. Azala, zeinean badirudi erreferentzia egiten zaiola "Ocho Apellidos Vascos" filmari (bi pertsonaiak hango aktoreen oso antzekoak dira), izan zen komentagai duela aste batzuk, aldizkaria banatu aurretik, eta baten batek jarri zion goitizena, Ocho Apellidos Vascones. Baina sorpresa benetako argitalpenarekin etorri da: gizonezko baskoiaren lepoan agertzen den Irulegiko Eskuak "ESPAÑA" dauka idatzia alfabeto latinoz. Ilustratzailearen erabaki lotsagarria dela esan du argitaratzaileak, barkamena eskatu dute, eta zirkulaziotik kendu aldizkaria.
Hona Ocho Apellidos Vascos-eko protagonistak, Dani Rovira eta Clara Lago.
Antzekotasuna nahita bilatutakoa da. Baina tira, marketin keinu bezala egingo zutela dirudi.
Orain, errepatatu diezaiogun Irulegiko Eskuari:
Irudi moldaketa honetaz ez ziren jabetu aldizkarian. Irakule batek ikusi ondoren, berehalakoa izan da Desperto Ferro argitaratzailearen erantzuna. Ilustratzaileak beraiek emandako instrukzioetatik kanpo egin duela hori; erabili ohi dituzten zehaztasun historikorako irizpideekin ez datorrela bat, noski. Ondorioz, barkamena eskatu dute, ilustratzaile horrekin ez dutela lan gehiago egingo esan, eta alea zirkulaziotik kendu dutela esan.
Hona beraien agiria:
Aldizkariak zituen edukiei buruz, Desperta Ferrok hari bat argitaratu zuen Twitterren irudi eta testuekin. Hemen dago oraindik.
Erantzun
Sartu