E-posta helbide baten egitura badakigu nola den: izena + a bildua + domeinu bat. Teoria oinarrizkoa hori da, baina ze salbuespen edo aldagai daude, zeinuak, espazioak, eta segun domeinuak nola agertzen diren. Jakingo zenituzke onak eta txarrak desberdintzen?
Test bat aurkezten dizugu, 21 urrats, ea asmatzen duzun e-posta helbide hauek okerrak ala zuzenak diren. Lehena irudikoa da, eta ontzat emango dugu gehienok, baina hortik aurrera? (Mastodoneko euskal erabiltzaile bati ikasi genion hau duela aste batzuk).
Hemen da testa: https://e-mail.wtf/
Hain zuzen ere, Interneteko iruzurgile askoren metodoa da e-posta helbide anbiguoen bidez jendea engainatzen saiatzea mezu-jasotzaileak. Klik oker batean datuak uzteko edo helbide ustez fidagarri baina benetan maltzur batera idaztera behartu gaitzakete.
Ezustekoak har ditzakezu. Ikasteko ondo dator, baina batez ere, adi, perretxikoekin bezala egin: zalantzarik bada, paso egin halako e-posta helbideak erakusten dizkizutenean.
Erantzun
Sartu