
Azken orduetan FaceApp aplikazio mugikorraren bidez egindako argazki mordoa ikusten ari gara sare sozialetan. Bereziki, aurpegi bat gazteago edo zaharrago egiteko filtroarekin egindak. Jolastu nahi baduzue, jolastu, baina kontuz: erabilpen baldintzetan zure irudiaren eskubide guztiak ematen dizkiezu garatzaileei.
Aire-garraio pertsonalaren inguruko aste honetako albisteetan, Franky Zapata ikusi dugu Uztailaren 14ko jai nazionalean Flyboard delako jet ibilgailuan hegan. Gertuago, Donostian, Tecnalia ikertegiak aero-taxi pertsonala aurkeztu du.
Berri Txarrak taldean joan den igandean emandako Lagun Artean kontzertuan profesional askok parte hartu zuten, horien artean Gaizka Peñafiel argazkilariak. Peñafielek erabaki du 300 bat argazki dituen bilduma bat libreki partekatzea. Dropbox-en jarri du bilduma, eta euskarazko Wikipediak aprobetxatu du materiala entziklopedia irekira igotzeko (pentsa, atzo arte ez zegoen El Drogasen irudi librerik Interneten nonbait).
F2P Campus izeneko ekimena iaz estreinatu zen Gasteizen. Bideo-joko libreen garapenerako "campus" bat eratzen da hirian hilabete gutxi batzuetan, eta horrekin batera industria honen inguruko jardunaldiak eta lotutako ekitaldiak garatzen dira,
Duela hilabete ireki zuen Creative Commons lizentzien kontsortzioak bere irudi bilatzailea. 300 milioi irudi ditu indexatuta oraingoz, eta ez dira sarean dauden guztiak ere, kalitateari erreparatu diotela esaten baitute.
Telebistan streaming zerbitzuak eta nahierako edukiak ikusteko aukeretan, leiho berria ireki zaie erabiltzaileei aste honetan: gerran ibili diren bi erraldoi, Amazon eta Google, ados jarri dira, bakea egin, eta beraien zerbitzuak (Chromecast, Youtube, Amazon Fire, Amazon Prime) bateragarri egin dituzte. Euskal Herriko erabiltzaileentzat erabilgarriena, seguruenik, Amazon Prime kontuarekin daude ikus-entzunezkoak orain Chromecast bidez ikus daitezkeela telebistan.
Elgoibarko Udalak 5 urte baino gehiago daramatza udalerriko neska-mutiko txikien aretan teknologia eta zientziarekin erlazionatutako ekimenak sustatzen. Alde batetik, jada ezagunak diren “Robotika dibertigarria” tailer teknologikoak daude eta bestetik, Elhuyarrekin batera, “Bizilabe” izeneko programa berria.
Baku da Azerbaijango hiriburua eta Bakup (Backup, zuzen idatzita) da egin behar duzuna egunero, Interneneten datuak gorde edo manejatzen badituzu, zeuretzat edo, profesionala bazara, zeure bezeroentzat. Backup-a da "atzean gordetako kopia", eta sistema batek guztiz krak egiten duenean, konpontzerik ez badago ere, kopia berreskuratuz gero, kaltea ordu batzuetakoa besterik ez da izango, okerrenera.
Euskaltzaindiak 397 forma berri arautu ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak Interneteko Euskaltzaindiaren Hiztegiari erantsi dizkio. Atzo, dokumentu batean (PDF), forma guztien zerrenda ere partekatu zuen akademiak. Hor daude tuit eta txio formak adibidez. Bertuit edo bertxio ez dira ageri, ordea, eta aditzaren formaz ere ez dakigu ezer (esango genuke gehienok txiokatu erabiltzen dugula honezkero).
Duela aste batzuk komentatu genuen hemen Sustatun nola pertsonen aurpegi, irudi eta ahotsekin bideoa-ekintza 'fake' faltsu eta harrigarriak nola egin daitezkeen. Deepfake esaren zaie lan hauei. Baina pertsonekin egiten direnak bezain harrigarriak dira robotekin eta gailu mekanikoekin sortzen ari direnak. Adibidez, Interneten ibili bazara azken aste honetan, bolatokian txirlo guztiak txikitzen dituen beso robotikoarena ikusiko zenuen...
Dolmenak eta monumentu megalitikoak Euskal Herriko eskualde gehienetan aurkitzen ahal dira, baina Gipuzkoako mendebaldean, Debarroko mendietan dagoen kontzentrazio handi eta gertuko samar batean ibilbide bat antolatu da turismoarentzat berriki. Dolmenen Ibilbidea da hori, webgune bat sortu zaio, eta bisita gidatuak ere antolatzen dira.
Duela hiru urte, "iraultza" izan omen zen. Pokemon Go jokoak errealitate areagotua eta geokokapena nahasten berehalako arrakasta itzela izan zuen. Baina baretu egin zen tsunami hura. Orain, haren ondorengoa aurkeztu dute garatzaileek, beste frankizia batean oinarritua: Harry Potter's Wizards Unite da jokoa.
RedKaraoke Espainian sortutako mundu mailako zerbitzu nahiko ezaguna bihurtu zen, 2007an sortu zenetik. Hamabi urteko jardunaren ondoren, bi aste barru (uztailaren 20an), itxi egingo da. Karaokea etxean edo lagunartean egiteko tresna digital gisa azken 10 urteotan garatutako zerbitzuen artean 3 erabilienetan egon da mundu mailan RedKaraoke, baina ez da nahikoa izan negozio eredu iraunkor bati eusteko.
Aurreko asteburuan, TV3 telebista publikoko katalaneko programa batek Llenguaferits izeneko emanaldia eman zuen (30 minutu dira, sarean dago). Katalana hizkuntza gutxitua dela, diglosiaren arriskuan bizi dela, izan zen programaren ardatza. Besteak beste, teknologia aditu batek adibidea jarri zuen, berak nahiko zuela txigorgailuarekin (katalanez, torradora; gaztelaniaz, tostadora) katalanez egin etxean. Isekarako hartu zuten kontua elebakar espainol askok, baina, jakina, kontuak badu bere garrantzia.
Aspaldian ez dugu Aratz Begiristainen [@Aratz_B] ren ipuin kontaketarik publikatu eta uda gainean dugunez, beroaldiari eusteko, hemen Groseko Zurriola hondartzan hasten den 6 ataleko errelato luzexka. Plazer dagizuen!