Azken orduetan FaceApp aplikazio mugikorraren bidez egindako argazki mordoa ikusten ari gara sare sozialetan. Bereziki, aurpegi bat gazteago edo zaharrago egiteko filtroarekin egindak. Jolastu nahi baduzue, jolastu, baina kontuz: erabilpen baldintzetan zure irudiaren eskubide guztiak ematen dizkiezu garatzaileei.
Hemen baldintza drakoniano horiek, ingelesez, aplikazioa instalatzean onartzen dituzunak:
Funtsean zure argazkiekin haiek nahi dutena egin dezaketela. Eta haiek dira, Wireless Lab izeneko Errusiako enpresa bat, eta bere burua, Jaroslav Gontxarov delako bat. Errusiarrekin gutxiago fidatu beharra dagoen, beste inorekin alderatuta... ba bueno, berdintsu izango delakoan gaude.
Zure argazkiekin nahi dutena egiteko eskubideaz gain, beharbada beste zerbait ere ematen diezu garatzaileei: entrenamendu masiboa jendearen identifikazio automatikorako adimen artifiziala garatzeko.
Irudietan jendea identifikatzeko sistemak garatzen dira horrela, pentsatzekoa denez. Pentsa pertsonak kotrolatzera dedikatzen duen erakunde batek auskalo noizko gazte baten irudia duela: pertsona horren irudi "eguneratu" edo zaharkituekin aurkitu ahal izango dute.
Ez da oraingoa aplikazioa hedabideetan agertzen den lehen aldia. 2017an irten zen lehen bertsioa eta orduan jende beltzaran edo beltzekin ondo funtzionatzen ez zuela salatu zen, arrazismo programatua ote zeukan algoritmoak nolabait.
Orain ere badirudi iluntasunekin badagoela arazorik. Artikulua ilustratzeko goian itsatsi dugun argazkia Angel Erro idazle nafarrak jarri du Twitterren. Nonbait, bere bizarragatik (ezkerrekoa da Erro) ez omen du bere aurpegia ezagutu. Bere ondoko lagunen kasuan, Santi Leone idazleari aurpegia gaztetu dio, eta Juan Kruz Lakasta kazetariari zahartu, ordea.
Filtro horiez gain, beste batzuk ere baditu FaceApp aplikazioan. Emakumezko aurpegiak gizonezkoarenak bihurtu eta alderantziz, edo serio dagoenari irribarrea behartzekoa, adibidez. Horra Donald Trump-ekin egin dutena:
Erantzun
Sartu