Teknologia albisteak

Creative Commons-en irudi bilatzailea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-13 : 10:13

Duela hilabete ireki zuen Creative Commons lizentzien kontsortzioak bere irudi bilatzailea. 300 milioi irudi ditu indexatuta oraingoz, eta ez dira sarean dauden guztiak ere, kalitateari erreparatu diotela esaten baitute.

Izugarri azkarra da bilatzailea, hori da arreta deitzen duen lehen puntua. Irudirako, Athletic Club bilaketa egin dugu, eta di-da agertzen dira dozenaka irudi.

Argazki edo irudi benetan libreak bilatzeko, ordea, filtroa erabiltzea jomeni da. Enbutu baten ikonoarekin ageri da interfazean, eta hor aukera hau egitea komeni zaizu. I Want Something dioen tokian, Modify or Adapt aukera eta Use For Commercial Purposes aukera, biak aukeratu. 

Izan ere, lizentzia moten artean, bakarrik By-Sa-ra bitartekoak (goitik behera) dira eduki libre gisa marka daitezkeen. Murrizketa komertzialak edo eratorriak egiteko debekuak, eduki "ez libre" bezala markatzen du edukia, eta ezin da, adibidez, Wikipedian erabili.

Athletic Club-eko argazkien artean, adibidez, hau bada librea, baina ez beste hau.

Bilatzaile berriaren aukera interesgarri bat da bilduma aberats batzuk arakatzekoa. Hainbat erakundek egin dute Creative Commons lizentzien alde, eta beraien funtsak hemen ikus daitezke. Adibidez:

Probatu https://search.creativecommons.org/

Erantzun

Sartu