Teknologia albisteak

F2P Campus, bideo-jokoen garapenerako gune bat Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-15 : 09:52

F2P Campus izeneko ekimena iaz estreinatu zen Gasteizen. Bideo-joko libreen garapenerako "campus" bat eratzen da hirian hilabete gutxi batzuetan, eta horrekin batera industria honen inguruko jardunaldiak eta lotutako ekitaldiak garatzen dira,

Lehiaketa moduan planteatu da partaidetza aurten. Udaberrira arte, 19 proiektu aurkeztu ziren, eta azkenean bost aukeratu dituzte. Bost proiektu horietako garatzaileak iritsi dira Gasteizera, eta udazkenera bitartean, bertan garatu beharko dute beraien joko proiektua.

Hauek dira bost taldeak:

  • Kataluniatik, Evil Zeppelin taldea, Quest 4 Fuel jokoarekin. Txandakako rol joko bat ingurune post-apokaliptiko batean kokayua.
  • Serbiatik, PWNRS taldea joko mugikor batekin Football Clash Arena (iOS, Android): estrategia elementuak sartzen saiatzen ari dira korrika-eta-txut erako jokoak gainditzeko.
  • Kanadatik, Red Meat Games, garapenean dexenteko esperientzia duen enpresa bat, Sentience jokoarekin.
  • Finlandiatik, Tampere hiriko Tuokio taldeak Boom Slingers proposatzen du: borroka joko bat non karta-jokoen elementuak sartzen dituzten.E
  • Errusiatik, Unnyhog taldearen Hero Masters (iOS, Android) fantasia jokoa.

Garapen kontuez aparte, ekitaldi sorta bat ere antolatzen da honen inguruan Gasteizen. Adibidez, uztailaren 23an, ekintzailetza eta bideo-jokoen sektorea, goizeko jardunaldi bat uztailaren 23an Villa Suso Jauregian. Bi punturen inguruan antolatua:

  • Bideo-jokoaren industriaren potentzialtasuna aberastasun- eta enplegu-sortzaile gisa.
  • Ekintzailetza horrentzako aukerak Euskadin.

Erantzun

Sartu