«2025eko bostekoa» – Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna
2025-09-15 09:13
Irailaren 30ean ospatzen da Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna. Aurten, bost solasaldi antolatu ditugu itzultzaileon eguna ospatzeko.
Bost lekutan egon nahi dugu une berean, bost liburu-dendatan, bost liburuz hitz egiten, bost itzultzaile beste bost itzultzailerekin solasean. Guztiak datorren astearteko arratsaldean, irailaren 30ean, 18:30ean.
Egitaraua
- Durango - Hitz liburu-denda
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (Alison Bechdel)
Danele Sarriugarte eta Bego Montorio - Gasteiz - Eva Forest Liburutopia
Arturoren uhartea (Elsa Morante)
Koldo Biguri eta Lurdes Auzmendi - Hazparne - Et'abar liburu-denda
Gaiztoak (Clotilde Perrin)
Joana Pochelu eta Nahia Zubeldia - Iruñea - Katakrak
Idazketa labana bat da (Annie Ernaux)
Leire Lakasta eta Itziar Diez de Ultzurrun - Zarautz - Garoa liburu-denda
Carmilla (Sheridan Le Fanu)
Maialen Berasategi eta Isabel Etxeberria
Informazio gehiago: hemen.
Erantzunak kargatzen...